Poliki poliki badoa aurrera uda eta Ama Birginaren egunarekin batera, abuztu erdialdean, Elgeroko jaiak heltzen dira. Trapagarango beste auzo bateko jaiak. Tamalez, komunikazio txarrak direla edo auzoetako jaiei orain arte babesik eman ez zaiela ez dugu elkar ezagutzen, ez dugu Trapagarandik Elgerora joateko ohiturarik.
Historikoki ez da gure herrian kohesio handirik egon. 3 gune nagusi egon dira, batetik Escontrilla-Llano-Zaballa, bestetik Arboleda-Larreineta-Barrionuevo eta azkenik Salcedillo-Galindo-Elguero. Azken honetan harreman handiak izan dira betidanik Sestaorekin eta 3 nukleoak elkarrekin garatu dira General Electrica zein Babacock lantegien inguruan. Azken hamarkadetan ordea, auzoek marginalizazio, huste, eta zahartze prozesua bizi izan badute ere duela ez aspaldi bizitasun handiko gunea izan da Elgero-Galindo-Salcedillokoa. Prozesu horretan, "FONDA ELGUERO" taberna ixtea auzo biziaren ahultzearen beste erakusgarri bat besterik ez da.
Dena den eta zailtasunak zailtasun Elgeroko auzokideek segitzen dute haien auzoko jaiak antolatzen, auzoari bizitasuna ematen eta auzo inplikazioa handitzen. Elgeroko komunikazioak hobetu behar dira, auzoetarako kultur ekintza sare bat sortu eta sendotu. Auzoetako jendeari bere buruaren jabe egiteko tresnak eman eta bide horretan gazteen inplikazioa segurtatu, gazteek ekartzen baititugu ideia eta molde berriak.
Ondo pasa Elgeroko jaietan! Eutsi horri! AUZO TTIKIAK BIZIRIK!
ELGEROKO JAIEN PROGRAMA: http://www.trapagaran.net/archivos/noticias/PROGRAMA%20FIESTAS%20ELGUERO%202011.pdf