Pages

2011-04-27

ZABALLAko JAIAK: urteko lehenak.

Udaberriarekin batera hasten dira herrietako jaiak. Trapagaranen Zaballakoak izaten dira lehenak, beti maiatzaren 1aren inguruan eta Zaballako ermitaren ondoko plazan.

Auzoetako jaiak auzoetako taldeek antolatzen dituzte, Ugarteko jai batzordeak ugarteko jaiak, San Gabrielgo jai batzordeak San Gabrielgo jaiak eta Club Zaballak Zaballakoak. Auzo historikoetako (Ugarte, Zaballa..) jaiak zaharrak diren arren 60.hamarkadan indartu ziren eta gaurko ereduarekin agertu. Azken urteotan tamalez ahuldurik azaltzen dira jaiak. Udalak ez die babes handirik ematen, diruz eskas, auzoetako parte hartzea ez da lehen bezain handia eta poliki poliki ahultzen joan dira.

Beste eredu baten beharra: Gazteen parte hartzean oinarrituz.
Auzoetako jaiek ez dute presupuesto askorik, baina hurbiltasuna eskaintzen dute. Auzoko eta herriko jendeare arteko harremana, intergenerazionala izatea, herriko eta inguruko taldeek jo ahal izatea... Horregatik indartu behar ditugu auzoetako jaiak eta partehartzea bultzatu. Oraingoan urteroko harrizulatzaileak, dantza edo txorizadaz gain, gazte kuadrillen arteko olinpiadak egingo dira Zaballan. gaztetxeko jubilatuek, gaztetxeko berriek eta lonjetako gazteek elkar harturik. Osatu 6 laguneko ekipoa eta etorri jolastera! Akuaplaning, auzolan korporatiboa, lokotx bilketa... Zaballan elkar ikusiko dugu!

19:30etan Kuadrillen jolasak
21:30etan parrillada
22:30etan kontzertuak
PABERNOS MATAO + La WEST + PASAJEROS SIN BILLETE

INFO+: Zaballako jaiak programa osoa: