Pages

2011-03-02

Senegaletik Errumaniara: bertan ere CARRASCOLIENDAS

Xiberuan egon ginen pasa den asteburuan gaztetxeko hainbat lagun. Xiberuko inauteri herrikoia, maskarada, ikusten. Bertan kontatu ziguten nola Baxe Nafarroan inauteritan etxez etxe kantuz eta mozorrotuta joateko zegoen ohitura herri askotan galdu zen. Hala ere, hor ere bai, ari dira gazteak ohitura zaharra berreskuratzen. Kontu kontari geundela guri carrascoliendas etorri zaigu berehala gogora. Euskal Herrian ohitura zen inauteri garaian eskean etxez etxe aritzea. Ezker eta eskuin, ipar eta hego, han eta hemen.

Errumanian ere bai badute bere inauteri propioa: TZIGANOAK deitzen dira. Inauteri honek diotenez, badu Xiberuko maskaradarekin antzekotasunik, antzerki, parodia, basatikeria eta halakorik. Bata zein bestea, haiena zein gurea, antzinako gizakiaren mundu ikuskeraren parte. Ordena desordenaren arteko borrokaren parte, gizarteko mailen arteko borrokaren parte.




CDak saltzen ari den senegaldarra heldu zaigu gero eta esplikatu digute nola TAJABON egiten duten bere herrian. Neguaren amaieran Tajabon kantatuz aritzen dira haurrak, musikaz, kantuz, dantzan, etxez etxe janari eskean. Musulman ohitura erlijiosoen barne baina lehenagoko berezko mundu ikuskeraren parte.



Euskal Herritik mundua eta mundutik Euskal Herria. Tajabon eta Carrascoliendas. Badira loturak, lehenagoko natur mundu horrek emaniko harremanak. Izan Wolof edo Serer , geu bezala elkarrekin sortzen ari baikara geure Tajabon, lehengo gure zaharren carrascoliendas, baina aldi berean gaurko munduan sarturik. Bizitzeko, murgiltzeko, sentitzeko. Ensaio orokorra egingo dugu etzi, animatu guztiok! Guraso eta haur, zahar eta gazte:

CARRASCOLIENDAS ENSAIO OROKORRA
OSTIRALA 19:30etan
La Habana plazan