Martxoak 8, kolore morea bazterretan, diskurtso politak han eta hemen. Mota guztietako politikoak irten dira gaur komunikabideen aurrera, emakumeen egoeraz hitz egiten. Eguna etorri da eta bihar joango da, baina funtsean egiazko aldekatarik ez, egiazko proiektu estrategikorik ez. Ez baitago planteamendurik emakumearen eskubideen alde aberastasun metaketa oinarri den gizarte batean.
Egia da azken hamarkadetan asko aurreratu dela emakumeen eskubideetan: emakumea lan mundura sartu da, bozkatzeko eskubidea lortu, kiroletan eta goi karguetan ikus daitezke.... Hala ere aski da gure herrira begirada botatzea ikusteko oraindik orain emakumearen askapena lau haizetara aipatzen duten poltikoek besterik dioten arren asko falta dela ikusteko. Norena espazio publikoa? Orain emakumeak ikusten dira tabernetan, baina iniziatiba beti gizonena. Norena aisialdia? Gizonena. Kirolari erreparatuta ia ez dago emakumeentzako kirol talderik herrian. Lonja askotan zein gazte artean errepikatzen diren rolak ere esanguratsuak dira oso.
Udaletxeko zerbitzuei dagokienez ere hutsaren hurrengoa. 4 emakume maltratatu izan ditugu gutxienez aurtengoan Trapagaranen eta oraindik ez dago babes etxerik herrian.