Euskal Herrian aldaketa garaia bizi dugula entzuten da eskuin eta ezker. Ematen du abertzale mugimenduak azken 50 urteetan eraman duen altxamendu armatua amaitze bidean dela eta beste fase batean sartzera goazela. Herri mugimendua berrindartu, belaunaldi aldaketa bermatu, askatasunerako atea irekia mantendu, alternatibak eraiki, herrigintzan sakondu, konfrontazioa trenkatu. Aire berriak garai berrientzat.
Estatuek euskaldunen aurka duten biolentziak ordea bere horretan jarraituko duela dirudi. Haien armada, polizia eta guardia zibilarekin. Haien lege eta lurralde banaketarekin.
Historiaren historian ordea denetarik jasan dugu euskaldunek. Espainia eta Frantziaren partetik gure nortasuna etengabe ukatzea, euskaraz ikastea debekatzea, bonbardaketak (Gernika), deportazioak, debekuak.... Estatuak oligarkia baten interesak mantentzeko sortu ziren, hala diraute oraindik: haien aurrean matxinatzen dena erditik kentzeko edozer baliatuz.
Askatasunaren alde etengabe borrokatu da Euskal Herria, ondorioz, milaka preso, errefuxiatuak eta hildakoak ere bai izan dira. Askatasuna eta beste mundu bat beti buruan. Munduan lau dira aldaketa eraikitzen ari diren sektoreak: nekazari txikiak, emakumeak, emigranteak eta estaturik gabeko herriak.
Diotenez Euskal Herria da iraultzan sinisten duen sektore zabalak biltzen dituen Europako azken herria eta jarraitzen dugu askatasunaren bidean. Belaunaldi zaharrei berriak lotuz, geroa borrokatuz, amestuz, aldaketaren alde, munduko zapaldu guztiekin batera gelditu gabe ekinean...eta horrela bizitzen gara sortuz ta sortuz gure aukera atsedenik hartu gabe....
Nola ikusten du etorkizuna 20 urtez preso egondako lagun batek?
XXI.mendean askatasun iraultzaile
Euskal Herria iragana eta geroa.
HITZALDI-MERENDU-TERTULIA
abenduak 10, OSTIRALA
20:00etan Gaztetxean
Euskal Herria iragana eta geroa.
HITZALDI-MERENDU-TERTULIA
abenduak 10, OSTIRALA
20:00etan Gaztetxean