Països Catalans sonidero, Scotland sonidero, Faroe islands sonidero, Groenland sonidero, Ireland sonidero... XXI.mendean bere ikuspegi propioarekin iraun nahi duten herriak ari dira soinua sooinu sonidero. Haien geroa erabkitzeko eskubidearen alde fase ezberdinetan dauden herriak. ari dira sonidero. Bide horretan Eskozian datorren urtean dira egitekoak autodeterminazio erreferenduma.
Autodeterminazio eskubidearen alde milaka eta milaka pertsona bildu ginen iragan larunbatean ORdizian, Euskal HErrian inoiz egin den Eskoziar jaialdi handiena izan zen. Eskoziarrak eta euskaldunak, eskoziako musika, haurrentzako pailazoak, herri kirolak eta jokoak eta euskaldunak biak elkarrekin erabakitzeko eskubidearen alde. NAZIOEN MUNDUA Idiazalbago herritarrek sortu duten herri ekimena da. Estaturik gabeko beste nazioekin harremanetan hasi ziren Izaltarrak, kultura eta kirolaren bidez. Idiazabaletik Goerrira zabalduz AUTODETERMINAZIOAREN ALDEko Igartzako manifestua aurkeztu zuten. Hortik Euskal Herri mailara Eskozia eta Euskal HErria arteko jaialdia egin zen larunbatean Ordizian. Herritarrak ekimenaren buruan, lanean, antolakuntzan, aurkezpenean, horrela tendentzia ezberdinetako politikariak biltzeko gaitasuna izan zuen ekimenak Joseba Egibar eta Xabier Arzallus, Karmelo Landa eta Tasio Erkizia edo Pello Urizar besteak beste.
Euskaldun bizi nahi dugu XXI.mendean, bizi eta iraun. Horretarako derrigorrezkoa dugu erabakitzeko eskubidearen onarpena lortu eta independentziarako dinamikak garatzea. Horregatik zabaltzen ari da INDEPENDENTISTAK sarea eskualdez eskualde, eremu ezberdinetako abertzaleak batu eta herriz herri independentziaren beharra zabaltzeko, konzientziazio lana egiteko. Ez daukagu estaturik eta beraz ez daukagu gure nortasuna zein lurraldea era normalean garatu eta babesteko tresnarik. Gizartea ordea etengabe aldatzen doa eta menpe gauzkaten estatuek gelditu gabe baliatzen dituzte haien barruan disolbatzeko asimilatzeko tresnak, komunikabideak, erreferente kulturalak... Horren aurrean euskaldunak eta Euskal HErri proiektuan sinisten dugunak gara protagonista, guk dugu gure inguruan eragiteko ardura. Hori dela eta INPENDENTISTAK mugimenduaren aurkezpena egingo da meatzaldean:
URRIAK 21, Osteguna
19:00etan MUSKIZEKO GAZTEGUNEAN
INDEPENDENTISTAK SAREAREN AURKEZPENA
Eztabaidarako txostena hemen: INDEPENDENTISTAK 2011
19:00etan MUSKIZEKO GAZTEGUNEAN
INDEPENDENTISTAK SAREAREN AURKEZPENA
Eztabaidarako txostena hemen: INDEPENDENTISTAK 2011