Pages

2010-10-26

Larunbatean Donostian TORTURARIK EZ!

Hasi dira joan den astean atxilotutako gazteak epailearen aurretik pasatzen. Lehenbiziko lauak espetxeratuak izan dira, tartean sestaoko Ruben Villa gaztea. Lauek tratu txarrak eta etengabeko presioak salatu dituzte.

Egunotan ari da burutzen ere, Donostiako auzitegian Igor Portu eta Mattin Sarasola Lesakarrak torturatzeaz akusatutako 15 guardia zibilen aurkako epaiketa. 2008ko urtarrilaren 6an izan ziren bi lesakarrak Arrasateko mendi gune batean atxilotuak. Kartzelara sartu aurretik Igor Portu sahiets apurtu batekin hospitalizatua izan zen eta Mattin Sarasola begiak ubelduta eta gorputza kolpez beteta sartu zuten kartzelan. Guardia zibilek kolpeak atxiloketa uneko erorketa baten ondorioz izan zirela deklaratu zuten atzo. Gaur aldiz Portuk eta Sarasolak bestelako bertsioa eman dute. Guardia zibilen abokatuak eta gastu guztiak estatuak bere gain hartu dituela ere jakin da.
Ez da kasualitatea Amnesty international erakundeak zein Nazio BAtuen Erakundeko (NBE) behatzaileek Espainian tortutak badaudela konfirmatu dute. Estatuaren ekinbidean ohikoak direla ezaguna da Euskal Herrian. Belaunaldiz belaunaldi torturak irauten du gure gizartean. Noiz arte?
Larunbatean manifestaldi deialdia egin dute Donostiarako Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) eta torturak jasan dituzten herritarrek. Torturarik gabeko etorkizuna nahi dugu etorkizunerako! Aski da! TORTURARIK EZ! Eskubide guztiak guztiontzat!
URRIAK 30, larunbata
17:30etan DOnostiako Antiguoko tuneletik
MANIFESTALDIA TORTURARIK EZ!