Pages

2010-09-07

LARREINETAKO JAIAK: fuegos artificiales con el cuarteto Guadalajara

Trapagarango jaien ondorengo asteburuan beti datoz Larreinetakoak. Badira ordea 3-4 urte jaiak antolatzeaz arduratzen zen ekipoa (Larreinetako jai batzordea) nekatu eta erreleborik gabe gelditu zena. Auzoko gazteek ez dute hartu segidarik eta jai batzordea desagertu da. Horrela udaletxeak beregain hartu du jaiak antolatzeko ardura. Presupuestoa hirukoiztu du eta enpresa bati eman dio gestioaren ardura.

Larreineta ez da auzo handia, beti izan ditu festa txikiak baina auzotarrei egokituak, beti diruz eskas ibiltzen ziren antolakuntzakoak baina jendea inplikatzen zen! Bazeuden harrizulatzaileak, eta herri kirolak, dantza taldeak ere dantza egiten zuen edo Arboledako umeek. Inguruko musika taldeek ere jotzen zuten, herriko bertsolariek (aupa Jon!) ostiraletan izaten zuten poteo berezia eta txalapartari eta perkusionistek ere bai! Bar Irenetik, Funi tavernera eta berriz buelta. Musa, tortilak eta herri bazkariarekin amaitzen ziren jaiak. Ez ziren festa handiak baina bai bereziak eta lortzen zen zerbait polita, auzokoa egitea.

Orain ordea su artifizialak dira berrikuntza handiena. Meatzaldeko koroaz gain ordea beste guztia galdu da. El Duo twister, cuarteto guadalajara eta orquesta Brisas del Norte bakarrik. Kultur enpresak hurrun daude herritik. Herrikoitasuna, auzoko rolloa galtzen ari dira eta jaiak ahultzen. Udaletxea kezkatu behar litzateke egoeraz eta Larreinetako gazteak dinamizatu eta motibatzeaz arduratu jaien antolakuntza beregain hartzeko, auzoari aportatzeko, integratzeko, aktibo izateko. Udaletxe honi ordea hori guztia bost axola! Ez dagoela jai batzorderik? Hobeto! Ez dagoela herriko taldeen ekintzarik? Bost axola! Presupuesto hirukoiztu behar dela? Berdin da! Haiek kriston dirua gastatu kultur enpresetan eta su artifizialak Larreinetan, Orquesta Brisas del Norte, Duo Twister eta Cuarteto Guadalajara.