Pages

2010-09-06

Adierazi Trapagaran: Larunbatean guztiok Bilbora.



Herria modu askotan adierazten da, leku askotan. Triste batzutan, alai bestetan. Hitzez, idatziz, kantuz edo dantzaz, oihu garraxiz zein xuxurlaka. Unearen arabera, kontestuaren arabera. Eskubideak murriztuak daude ordea gure herrian. Ez da libre adieraztea Euskal Herrian. ETA adierazi da atzo ekintza armatuen etenaldia aldarrikatu du. Herritarrei dagokigu orain estatuei euskal herrian eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen eskatzea, aldarrikatzea eta lortzea. Aukera guztiak posible izango diren egiazko demokrazia eszenatoki bat lortzea. Horregatik manifestaziora deitu dute ADIERAZI EH taldeak larunbaterako Bilbon. Horregatik da hain garrantzitsua Bilboko kaleak jendez betetzea, gainezka jartzea:

1.Eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan indarrean jarriko dituen egoera berri bati atea irekitzeko.

2.Eskubide zibil eta politikoen, giza eskubideen, eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatuak izateko.

Bizitza eta askatasuna
Euskal presoak Euskal Herrira. Kondena bete dutenak eta gaixorik daudenak kalera.
Inkomunikazioa eta torturak gelditu
Adierazpen askatasuna: pertsona guztiak, proiektu guztiak, aukera guztiak.
Alderdi eta erakundeen legalizazioa, eta ondoriozko auzi eta sententzia guztiak indargabetzea.

Ezker Abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba alderdiek babesa eman diote manifestazioari, baita EB eta PSNko hainbat kideek ere.
ADIERAZI EH
ESKUBIDE GUZTIAK,
GUZTIENTZAT,
EUSKAL HERRI OSOAN
MANIFESTAZIOA
Datorren larunbatean irailak 11

17:30etan Bilboko La Casillatik

Jendetza bildu behar gara Bilbon, jende uholdea olatu erraldoi bihurtu. Adierazi Trapagaran! Adierazi gaitezen gu ere, larunbatean Bilbo!. Elkarrekin joango gara herritik. Trapagarango geltokian arratsaldeko 17:00tan.