Pages

2010-08-26

Biloboko jaiak konpartsarik gabe.


Kamiseta koloretsuak kenduta, txosnak itxita eta hutsik, kolore beltza nagusitu zen atzo Arenalean. Konpartsek deitu zuten planto eguna nabaria izan zen Bilboko Aste Nagusian eta giroa askoz apalagoa izan zen. Hemen bezala han 2 jai plantemendu ezberdin ari dira nor baino nor. Udalak proposatzen duen jai eredu profesional eta komertziala batetik eta konpartsek auzo elkarte, Bilboko elkarteek proposatzen duten eredu herrikoi, partehartzailea bestetik. Udalak dirua du, konpartsek ordea harremantzeko modu ezeberdin bat, aisialdi alternatiboa, kalea herritarrek hartzea, protagonista hiritarrak izatea... Berdina da Trapagaranen ere. Txosnetako taldeak, lonjak eta gazte kuadrilen filosofia partehartzailea batetik eta Pilar Soutoren 240.000 euroak eta super-kontzertu profesionalak bestetik.

Handiak dira bilboko konpartsak, anitzak, kolore eta iritzi ezberdinetakoak eta dudarik gabe gu guztiontzat Bilboko jaien erreferentzia nagusia dira. Lobby bat dira, nolabioteko kontrapodere bat udaletxearen jai eredu pribatizatzailearen aurrean. Udaletxeak ez du hori gogoko, horregatik ez du funtzionatzen udala eta konpartsen arteko batzordeak, horregatik debekatzen ditu udalak 4 txosna eta etengabe aritzen da konpartsen jarduera mugatzen.

Han bezala hemen berdin jokatzen dute gure udaletxeko cacique eta jauntxoek, partehartzea mugatuz, estutz, ez bultzatuz. Aurten ikusi dugun bezala gure jai batzordeak ere ez du ezertarako balio, 4 bilera egin eta guztia Pilarrek erabaki du, ez dago eztabaidarik. Horren aurrean kuadrila ezberdinak elkartu eta jai eredu ezebrdin batean hastea, beste aukerarik ez dugu. Udalak ere dirutza itzela du gurean, herritarrak ordea ez daude pozik, gure jaiek zerbait galdu dutela dio gehiengoak, jende ezberdinen nahasketa, inprobisazioa, espontaneitatea, eguneko giroa falta dela. Izan ere udaletxeak munduko diru guztiarekin ezin baitu hori erosi. Elkartu eta lobby bat sortzea izan behar du gure helburua, jendea erakarriko duten ekintza partehartzaileak prestatu, egin, indartu eta jaien barrutik aldatu. Zoritxarrez udaletxean agintean oraingo karka ekipoa dagoen artean jai eredua ez baita aldatuko. Beraza adi!! eta kuadrilak, lonjak, guztiak kalea hartzera, gure herriko jaiak dira! kalera! festara! Gure esku dago! Gurea da indarra! ADI!

JAIAK HASTEKO PROTESTA ALAI MUSIKATUA
19:00etan txosnetatik hasita
19:45-20:15 PROTESTA udaletxeko plazan JAI HERRIKOIAK!
20:30tan Poteo kaƱeroa tabernaz taberna txosnetara!