Pages

2010-06-15

SAGARREN DENBORA dokumentala estreinatuko dute larunbatean Bilboko Capitoletan

Euskal Herriko historia orri mingarriz betea dago. Belaunaldiz belaunaldi, gizarte hobe baten alde, askatasunaren alde, altxatu dira Euskal Herriko sektore herritarrak ( Nafarroaren erresumaren konkistatik, karlistadak, 37ko Espainiako gerra edo ETArekin). Mugimendu guzti hauek errepresio eta zigorraren bidez geldiarazten saiatu dira Frantses zein Espainol estatuak. Deportazioa da errepresio horren alde ezezagunetariko bat, horren testigantza eman nahi du “Sagarren denbora” dokumentalak. Larunbatean estreinatuko dute:

LARUNBATA EKAINAK 19

Capitol zineman eguerdiko 13:00etan.
sarrera dohainik sala bete arte

Sinopsia

Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Sao Tomen (Afrikako irla txiki bat) baitaukate azken 25 urteetan, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.