Pages

2010-06-14

BILBOKO KONPARTSEN EREDUA: HERRIKOIA eta PARTEHARTZAILEA

Jai herrikoiak eta partehartzaileak. Herriko jendeak antolatu, sortu, pentsatu eta disfrutatu. Herriko taldeekin, harrizulatzaile, pelotari, dantzari, musikari, kirolariekin... San Gabrielen aurten sortu eta bizi izan dugun modeloa izan daiteke gure herrian jai herrikoi eta partehartzaile baten erakusgarria. Bilbon ordea zaharragoa da mugimendua. Zer lirateke Bilboko jaiak konpartsarik gabe? Haien jaialdi, txapelketa, ekintza partehartzaile gabe? Bilboko konpartsen mugimendua frankismoaren ondoren sortu zen. Lehen udaletxeak antolatzen zituen jaiak, ez zegoen ezer partehartzeko, herritarrak beti ziren ikusle. Frankismoaren ondoren ordea jaiak demokratizatu eta partehartzea zabaldu nahiean konpartsak sortu eta gaurko jai modeloa gauzatu zen.

Esan dezakegu Trapagaranen ere jaiak herrikoitzeko, parte hartzea handitzeko prozesuan gaudela. Trapagaran ez da Bilbo, txikiak gara. Ez dugu konpartsarik bai ordea kuadrillak eta lonjak. Lonjero eguna dudarik gabe garrantzitsua izan da jaien kontzepzio herrikoiaren zabalkundean. Udalak segitzen du Bilbon frankismoan bezala, jai batzorde demokratiko bat onartu gabe. Berak erabakitzen du gure herriko programa ofizialean sartzen den guztia. Lonjetako gazteek ordea, kuadrillek elkar hartuz zerbait egin dezakegu jai partehartzaileago batzuen alde, jai herrikoien alde. Bilbon Konpartsek frankismoaren ondoren egin zuten bezala.