
Ordutik hona hamaika musikaldi, ikastaroak, haurren urtebetetzeak, hitzaldiak, dokumental eta filmeak, hamaika ekintza egindituzte auzoan. Hainbat kultur ekimen sortu dituzte, eki eguna San Juan gauean edo negu eguna abenduaren 24ean, zein urtero ospatzen den kultur eguna. Urtero 16.000euro inguru inbertitzen ditu kultur etxeak auzoaren kultur sustapenean.
Udaletxeak ordea ez du espazio askerik gogoko, ez du kontrolatzen ez duen gunerik maite, horregatik ixilean eta azpikeriaz kultur etxea desagertarazteko lanean ari da. Duela gutxi aurkeztu du Mamarigan mega zentro kultural bat muntatzeko proiektua. Proiektu honetan kultur kudeaketa udaletxetik kontrolatuko da, herritarren inplikazioa desagertzera eramanez. Gainera plaza txikiagotuko dute eta bertan egiten diren ospakizunen bideragarritasuna kolokan ipini (Jaiak, Kultur eguna, Eki eta Negu egunak...) eta honekin batera kultur etxe herrikoia bota nahi dute aparkalekuak egiteko. Palngintza ederra gero udaletxearena! Duela 20 urte auzoak eraikitako kultur etxea bota kultur zentro profesional eta ofiziala eraikitzeko.
Mamarigan hasi dira kultur etxea babesteko kanpainan eta atxikimendu asko lortu dituzte, gainera eta rutero bezala larunbatean kultur eguna ospatuko dute, udalari esateko auzoak bere kultur etxea nahi duela, herriak sortu zuena, herritik sortu zena! Larunbatean Mamarigara!
KULTUR EGUNA. Maiatzak 29. MAMARIGA
-12:30ean frontoian umeentzako puzgarriak. Vallejo Plazan Kultur Etxean ikastaroen erakustaldiak izango dira: perkusioa, txalaparta, puntu-gurutzea, kontserba, sexualitatea, sukaldaritza... Aurrerago Pandero tailerrekoek triki poteoa egingo dute Kultur Etxetik abiatuta.
-14:30ean frontoian Herri Bazkaria Zikirorekin.
-17:00etan Cotton Club dixie taldeak kalejira egingo du auzoan zehar.
-21:00etan kontzertuak Norte Apache, Sexty Sexers eta Hora Zulu taldeekin.
