Inmigrazioa, emigrazioa, jendearen joan etorriak. XIX.mende amaieran Euskal Herriko herri ttikitatik (BaxeNafarroa, Baztan, LeArtibai, Karrantza...) milaka joan ziren itsasoz bestaldera. Batzuk Far Westera artzain (California, Idaho...) , Hego Amerikara (Uruguayn euskaldunen ondorengoak populazioaren %16 dira) beste batzuk.
XX.mendetik aurrera ordea harrera lur izan da geurea. Hemengo meatoki eta industrietara lanera etorri ziren Espainiako nekazari guneetatik asko. Auzo berriak eraiki zituzten eta hemengo baserritarrak, kanpotik etorritakoekin batera aritu ziren lanean gure eskualdeko industria handietan. Horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun gure herriak (Euskal Herrian kanpotik etorritakoen ondorengoak %40 dira).
Jendearen dinamismoak, joan etorriak, ez du ordea etenik. Munduko injustiziek bultzaturik batzuek, aukera berrien bila besteak edo soilik lurralde berrien ezagutzera; Castilla edo Extremaduratik heldu ziren bezala, Senegal, Brasil, Colombia zein Errumaniatik heltzen zaizkigu auzokide berriak. Sarri ordea zail dugu komunikatzea, gure espazioak ez baitira berdinak. Gure lanak, estrato soziologikoak, auzoak... banatuak baitaude. Elkar ezagutzan eta harremanetan sakontzea da kontua. Azkenean gure herria auzokide guztiek elkar harturik eta elkar eraginean eraikitzen baititugu. TRAPAGARAN 11 KOLORE!
Mundu oso bat dugu gure herrian,
eta norbere mundutik osatzen dugu gure herria!
eta norbere mundutik osatzen dugu gure herria!