Pages

2010-03-16

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberua, BATERA demokrazia partehartzailearen bidetik.



Erregio hauteskundeak izan dira iragan asteburuan Frantzian. Horren baitan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberuako biztanleak Akitaniako erregioko ordezkariak hautatzeko deituak izan dira. EHBAI plataforma abertzaleak protesta bozkaren bidez, 4000 pertsonen sostengua lortu du. Emaitzak gora behera, bi mugimenduk erabili ditzute hauteskundeak herri kontsultak egiteko.

1-CADE (AHTren aurkako mugimenduak) Lapurdi kostaldean egin nahi duten Abiadura Handiko Trenaren proiekturen inguruko herri galdeketa antolatu zuen igandean Lapurdiko hainbat herritan (Senpere, Ahetze, Biriatu, Urruña, Azkaine, Arbona, Arrangoitze eta Basusarrin). Parte hartzeak % 40 egin zuen eta AHTren aurka azaldu ziren botoemaileen %90 inguru.

2-Bigarrenik BATERA plataformak berezko instituzio baten gaineko galdera eginez erreferenduma antolatu du iparraldeko 116 herritan. Hemen ere Frantziako gobernu ordezkariaren (prefeta) mehatxu eta oztopoen gainetik 30.000 pertsonek parte hartu dute kontsultan eta baiezkoaren alde azaldu ziren %74.

Gero eta gehiago entzuten dugu erreferendumak egiten direla han eta hemen herria hunkitzen duten gauzei buruz. Usurbilen Otsailaren 25ean egin zuten zaborrak jasotzeko sistemen inguruan, eta eztabaida sakon-publiko baten ondoren herritarrek aukeratu zuten zein sistema nahi zuten. Gero eta gehiago eskatzen du jendarteak gai konkretuez galdetua izatea. Herriak erabakitzea. Ikusiko dugu aurrerantzean agintariek nola erantzuten dioten eskari honi. Guk ere mugimendu guzti hauekin batera oihu egiten baitugu : Demokrazia partehartzailea!