Pages

2010-03-10

Hasi da udaletxean jai batzordea. SAGREDO SHOW.

Atzo JAI BATZORDEko lehen bilera. Berriz ere ukazioa eta mespretxua udaletxearen partetik. Eguneko gai ordena itxirik eta momentuan bertan ematen diote parte hartzen duten taldeei. Ez dago beste gairik eztabaidatzeko aukerarik. Haiek nahi dutena soilik. Kultura zinegotziak du edozein erabakiren gaineko beto eskubidea. Gainera legez eratutako elkarteetara partehartzea mugatu nahi dute eta horrela kuadrilen partehartzea debekatu. Guztia borobiltzeko "Sagredo show": alkatea izugarrizko harrokerian, jauntxo bat bezala: jendeari hitza ukatzen, ixilarazten eta beldurrarazten. "Demokrazia" hori ez dugu guk ulertzen.

Alkateak atzo esan moduan, euskaldunak garela, abertzaleak, ezkertzaleak... bai! egia da! Trapagaranen bizi garela ere bai! eta ezagutzen dugu gure herria, ezagutu eta maitatu. Horregatik saiatzen gara gero eta gehiago bertan murgiltzen. Horregatik badakigu gure herria anitza dela, desberdina, batzuk abertzaleak garela, besteak espaƱazaleak, batzuk ezkertzaleak besteak eskuindarrak, eta haratagokoak pasiboak. Onartzen dugu aniztasuna, horregatik aldarrikatzen dugu egiazko jai batzorde herritarra, kolektibo eta kuadrilez osatua. Irekia edozein gauza eztabaidatu eta guztion artean erabakitzeko. Ezberdinen artean herria eraikitzeko: Herriak erabakitzeko. Bizia, aktiboa eta partehartzailea.

Badirudi ordea udaletxetik guztia itxia dagoela. Eztabaida txikiena ere onartzeko prest ez daudela. Antzerki hutsa dela, inposaketa, hara joatea alferrikakoa dela. Baina bertan ari zareten kuadrila, gazte, elkarte, lagun, jendea: EZ ETSI! Guk ez daukagu poltronarik baina herriaren gehiengoak egiazko JAI PARTEHARTZAILEAK nahi ditu. Eguneko giroa, bajada, goitiberak, kuadrilak kalean, txarangak, elkarrekin egon, elkarrekin barre eta festa egin. Herrian oinarria badugu, elkarrekin aurrera egiterik badugu! ANIMO!