20 urte dira Nelson Mandela "Madiba" kartzelatik atera zela. Garai latzetan bizi izan zen: 1948tik apartheid egoera ezarria zegoen Hego Afrikan. Apartheida gehiengo ziren beltzen eskubide murrizketan oinarritzen zen horrela zuriek agintea beti kontrolpean zuten, baliabide ekonomikoak kudeatu eta aberastasunak pilatu.
Apartheidaren aurka sutsuki borrokatu zen Mandela, ANC (African National Congress) alderdian aritu eta Umkhonto we Sizwe erakunde armatuko buru izan zez. Horregatik 27 urte eman zituen kartzelan (1962-1990). Denbora horretan guztian, oso baldintza gogorrak bizi izan zituen, tartean sarritan jarri zioten aurrean damutu eta bere bizitza pertsonalean hobekuntzak izateko aukera. Mandela ordea ez zen sekulan damutu eta apartheida zirauen bitartean justizia ideiei tinko eutsi zien.
Hau guztia jakinda bitxia da ikustea nola hainbat komunikabide espaƱolistek orain Mandelaren ibilbidea edukiz hustu eta zein errexki goraipatzen duten. Ordea, gure inguruan gertatzen diren eskubide urraketak babesten dituzte. Soweton Euskal Herrian baino hobeto?
Hego Afrikari 20 urte beranduago begiratuta: Bistan da, apartheida eraitsi zutela, hainbat eskubide bermatu, baina justizia soziala eta berdintasun osoa ordea hurrun dira. Hego Afrikako lurren %80 zurien esku daude eta soilik %3,6 beltzen esku. Oraindik %26 langabezian daude eta %43 egunean euro batekin bizi dira. Bidea bada egiteko.