Injustizia egoerak berarekin eraman ohi du sufrimendua eta zigorra injustizia horren aurka altxatzen direnen aurka. Horretarako estatuak bere tresneria armatua izaten du. Indar polizialak, errepresioa eta kartzela. Kontestu horren baitan, Euskal HErria ez da zortixarrez salbuespena, horrela esan daiteke 1936an hasi eta gaur arte ez dela tortura ezagutu ez duen euskal belaunaldirik jaio gurean. Inkomunikazio aldian eginiko atxiloketa eta deklarazioek tortura sufritzeko aukerak handiagotzen ditu, hala diote nazioarteko eragile eta erakundeek (amnesty international-ek eta beste) . Horrela azken hilabetean txapelgorrien eskuetatik atxilotuak eta inkomunikatuak izan diren Ondarruko 9 gazte ikusi ditugu pasatzen. Gehienek salatu dituzte torturak. Beste behin ere.
Horregatik torturaren desagerpena aldarrikatzeko protestaldia egiten da Euskal Herrian urtero Otsailaren 13an . 1981eko Otsailaren 13a izan baitzen Joxe Arregi zizurkildarra, Carabanchelgo espetxean hilik agertu zen eguna, 10 egun inkomunikatuta polizi indarren eskuetan igaro ondoren.
Gure eskualdean Sestaon izango da deialdia:

Larunbata, Otsailak 13
20:00tan Sestaoko Kasko plazatik
TORTURIK EZ! hemen ez inon.
20:00tan Sestaoko Kasko plazatik
TORTURIK EZ! hemen ez inon.