Pages

2009-12-15

Hasi da EGUNKARIAren aurkako epaiketa Madrilen.


Gaur hasi da Egunkariaren aurkako epaiketa, 5 lagun auzipetu, 14 urteko kartzela zigorraren mehatxupean.

2003ko otsailean hasi zen guztia. Orduko espainiako gobernuaren agindupean, guztia ETA da tesia eskuan harturik, berdez jantziriko ehunka guardia zibil Martin Ugalde kultur parkera joan eta euskarazko egunkari bakarra itxi zuten. Atxilotuak inkomunikatu, torturatu eta kartzelatu. Adierazpen askatasuna urratua. Gorputza ta bihotza, herria ta hizkuntza kolpatuak.

Frogarik aurkitu ez, baina herriak eraikitako, ordaindutako, bultzatutako egunkari bat itxita. Eta berriz ere zerotik hastera, diru bilketak, jaialdiak... BERRIA sortzeko. Euskaldunontzat ez da justiziarik Espainian. Bide instituzionaletik irteten den edozein herri ekimenen aurka jotzen dute. Gure garapena trabatu, oztopatu, ito, ezinezko egin. Nola nahi dute gero espainiar legalitatea onartzea? Euskaldunontzat ez da biderik Espainian. Gure garapen osoa, kulturala, ekonomikoa, soziala lortzeko ez dugu biderik. Gure lurraldea zatitua, hizkuntza herren, herri moduan artikulatzeko, politikak lantzeko eskumenik ez. Bide bakarra besterik ez digute utzi: INDEPENDENTZIA.

EGUNKARIA LIBRE! MANIFESTAZIOA
Abenduak 19, larunbata
17:00etan Bilbon

Egunkaria auzian auzipetuak sustengatzeko bidali zure sinadura: