Pages

2009-12-14

Bertso Exhibition Center IKARAGARRIA!


Bertsolari Txapelketa Nagusiaren oihartzun eta doinuak buruan dauzkagu oraindik atzo BEC-era hurbildu ginen trapagarango bertso holligans-ek. Hitz batean esateko, IKARAGARRIA. Esan genezake munduan ez dela ahozko kultura inprobisatuan hainbeste jende biltzen duen ikuskizunik. 14.500 lagunetik gora, eta 765 faltan. Adin ezberdinetakoak, aititeren adinetik haurretaraino.

Ikuskizuna baino gehiago: giroa, zirrara, emozioa dena izan zen. Mugaz gandi, belaunaldiz gaindi. Periferiakoak garenontzat, atzo euskaldun sentitu eta bizi ginen. Euskaldun izen eta izan.

Kultura herriarekin bat. Zoritxarrez, gaurko mundu uniformizatu eta komertzialean gutxi dira bi horiek uztar ditzazketeenak. Eta geurean..., ez da batere errex. Baina atzokoan argi eta garbi: Herri bat gara. Nahi dutena esango dute, guk sentitu dugu. Eskerrik asko Amets, Maialen. Eskerrik asko 8ak. Eskerrik asko Euskal Herria. Bagatoz geure herrietara, indartsu, borrokara, eraikitzera, ekitera, bizitzera. Askeago izatera.