Lonjero eguneko kontuez udaletxeak ez du erantzuten. Zer gertatu zen? Gazteok ez omen dugu lekurik kalean, ez dugu eskaintzarik herrian, lonjetan utzirik, ez da gure partehartzea herrian sustatzen, jaietan, ez dago kultur eskaintzarik, kontzerturik, kirol planik, etxebizitza planik... Adinekoek ostegunetan dute berbena plazan, inork ez du ezer esaten, gu behin kalean bilduko eta molestatzen dugula... eta egurra.
Udaleko agintariok, gazteok ere bagaude Trapagaranen, gure herria guztiok osatzen dugu. Zahar ta gazte, haur eta heldu. Trapagarango gazteok agiria kaleratu dugu herrira. Ez gara ilunpetako zuloan geldituko, adi hordagoari!