Uigur herriaren oihua heldu zaigu gaztetxera. Ekialdeko Turkestanen bizi den herria da Uigurrena, Txinaren menpean. Txinarentzat lurralde estrategikoa da Ekialdeko Turkestan. Kazakhstan zein inguruko estatuetatik Txinako kostaldera doazen energia bideak Uigurren lurraldetik igarotzen baitira. Horregatik nahi du Txinan nagusi den Han etniak lurralde hori menperatu. Eta noski hemen bezala han ere asimilazio eta ukazio politikak erabiltzen ditu Txinak Uigur herria desagertarazi eta bere lurrak lapurtzeko. Uigurren hizkuntz eta ohiturak ezdira ofialki ezagutuak, protestak bortizki zanpatuak dira, Uigur emakumeei ez diete haur bat baino gehiago izaten uzten Han etniakoei 2 izaten uzten dieten bitartean, lanik txarrenak dira Uigurrentzat. Gainera Txinako gobernua Han etniakoen emigrazioa bultzatzen ari da Ekialdeko Turkestanera, Uigurrak bertatik mendebaldera kanporatzen ari den bitartean.
Izango dira ezkertiar klasikoak Txinako alderdi komunistaren alde ariko direnak, Uigurrak eskuinaren morroiak direla esaten... Agian iraultza garaian Txinako nekazarientzako garrantzitsuak izan ziren aldaketak ekarri zituen alderdi komunistak. Baina zoritxarrez ekialdeko bloke komunistak (Sobietar Batasuna) bultzatutako eredu inperialista baliatzen du oraindik orain bere barne aldarrikapenak errepimitzeko. Barkatuko digute ezkertiar klasikoek baina gaur iraultzaile izatea UIGUR izatea da. Bertako emakumeekin, haien burujabetzaren alde, haien herria izan dadin euren baliabideen jabe. Uigur edo euskaldun, Etorkizuneko ezker berri rantz. Herri boterearen alde. Elkartasuna! GU GAUR UIGUR GARA.