Pages

2009-06-15

TOD@S A UNA, LONJERO EGUNA! Alkateak ertzaintza kalejira disolbatzera bidali zuen arren giroari eutsi genion.

Lonjero Eguna inoiz baino arrakastatsuagoa izan zen. Giroa bikaina, animalea, izugarria, herriko 200 gazte baino gehiago bilduz. Ska, reggae, punk, txuntero, makarra eta elegantea. Txuri, gorria, urdin, more, berde. Trapagarango gazteria en bloke!

Institutuko futbol zelaia irekitzeko arazoak gaindituta (zuzendari burokratak!), goizean goiz hasi zen futbito txapelketan 13 talde aritu ginen, pikeak, lehia, kirola eta barreak.

Parrillada erraldoiean zein rana txapelketan giroa bikaina izan zen. Zer esanik ez poteoan, guztiak lonjaz lonja, dantzan... Baina gure herrian gazteak elkartzea delitua omen da. Txaranga batekin arratsaldeko 19:00etan ibiltzea delinkuenteen gauza. Alkateari ez zitzaion gazteak kalean ikustea gustatu. Molestoak gara eta ertzaintza bidali zigun gu kaletik deslojatzera. Porrak eta peloteroak eskuan, bultzakada tartean kalejirako azken aurreko lonjatik bota gintuzten. Musika eten eta musikariak geldiarazi. Herriko gazteek aldiz sentada batekin erantzun genion horri eta musikaririk gabe izan bazen ere kalejira amaitzea lortu genuen. Ez zuten lonjero eguneko giroa apurtzea lortu, gaztetxean kriston jendetza bildu zen eta San Gabriel auzoko jaietan amaitu genuen dantzan (aupa DJ RUPER!)

Alkate jauna, zer molestatzen du arratsaldeko 19:00etan txaranga batekin herrian batetik bestera ibiltzeak? Aspertuta gaude, zuentzat gazteak ez gara existitzen! Kirol instalazioak erabiltzea garestia da, urtean zehar ez dago kultur ekintzarik, kontzerturik, antzerkirik, hitzaldirik. Ez dituzue gauza herrikoiak maite, zuen kontroletik eskapatzen dena izorratu nahi duzue. Zuen begietan gazteok inbisibleak gara. Behingoagatik herriko gazte gehienak giro ederrean elkartu eta polizia bidaltzen diguzu gu kolpatzera. Eta zein da gazteoi uzten diguzun aukera? Gure lonjetan itxi eta bertatik ez ateratzea? Barkatu Sagredo jauna, baina gazteok ere herrian bagara. Ez gara etxean geldituko. Zaratasuak, bullosoak, skalariak edo hip hoperoak. Baliteke gu kalean ikustea gogoko ez izatea, baina herria guztiok osatzen dugu, lonjero egunarekin auzoetako jaiak indartzen ari gara, gure arteko harremanak sendotzen, elkar ezagutzen eta herria animatzen. Herriko gazteak baztertuz ideia berriei ateak ixten ari zarete, haize berria ukatzen, herriari bizitasuna kentzen. Alcalde OPEN THE DOORS! ireki bidea gazteriari!

Honi buruz hausnarketa egiteko, herriari nola zabaldu pentsatzeko eta estrategia disenatzeko, asanblada:
ekainak 18, osteguna
20:00etan gaztetxean