Pages

2009-06-20

SAN JUAN GAUA GAZTETXEAN

San Juan gaua, urteko gaurik laburrena eta egunik luzeena. Aspaldiko garaietan gizakia naturaren zikloekin bat bizi zen, horrekin batera neurtzen zuen denbora, urtaroak eta aroak. Eguna eta gaua, eta uda eta negua. Horrela ekainaren 24aren inguruan ziklo horien aldaketak ospatzen zuen, lagunekin, herritarrekin elkartuz, dantzatuz, sua eginez, mendiko akelarreetan. Ondoren erlijio kristauak ohitura horri San Juan deitu zion.

San Juan edo akelarre ohiturari eutsiz sua antolatu dugu gaztetxean. Gazte egitarau berezi eta oparoa prestatu!

Ekainaren 23an, asteartea
21:00etan kontzertua BERTAN BERA (Gernikatik)
http://www.myspace.com/bertanbera

22:30etan Txalaparta+Parrillada+Sua.

ETORRI! Autogestioaz gure alternatibak landuz...
Gazteok elkartu gaitezen!!

INFO+: Ohitura honen jatorriari buruz hemen!