Pages

2009-05-31

Gallartako jaiak: Txosna egitaraua prest!

Hasi da jaien zirkuitoa. Ortuella, Las Karreras eta orain Gallartaren txanda heldu da. Meatzetik meatzera eta gazteak hortxe, elkar harremantzeko, erotzeko, berotzeko, bestatzeko, girotzeko... Eta hortan ari garela, Gallartako txosnek aurtengo egitaraua muntatu dute. Herriko kultur zein kirol taldeek elkarrekin antolaturik: Denetarik izango da, DJ, kontzertu, euskal joko edo dantza...

Jai herrikoien alde, gure eredu autogestionatu eta askeak eraiki ditzagun! AUrrera GALLARTAKO TXOSNAK!

2009-05-29

Igandean GaztEguneko bilera.

Igandean gazteguneko bilera gaztetxean. Animatu eta etorri! GUZTIOK BATERA, herritik herrira Autogestioa eta gazte indarra!
Eguna: Maiatzak 31, igandea
Ordua: 17:00etan
Basetxe Gaztetxean

2009-05-27

GURE GORPUTZA, GURE ERABAKIA! ekainak 6 Bilbora.



Abortatzeko eskubidea, libre, doan eta sare publikoan. Hau izan da azken hamarkadetako mugimendu feministaren oihua. Zoritxarrez gaur egungo legediak abortua kode penalean zigortzen du. Beraz legeak mugatzen du, legeak erabakitzen du haurdun gauden emakumeen ordez.

Europako beste herrialdeetan abortoa normalizatzen ari da. Hau ikusirik, elizak eta eskuin botereak (PP, Opus Dei...) etengabeko presioa eginez gizartea kontrolatu nahiean jarraitzen du, emakumeoi geure haurdunaldiaz erabakitzeko dugun eskubidea ezabatuz. Ikastetxe erlijiosoetan berriz zientzian oinarritu gabeko sinismenak erakusten zaizkie ikasleei, bere sexualitateaz libreki eta askatasunez erabakiak hartuko ez dituzten pertsona atzerakoiak sortuz.

Honen guztiagatik protesta egiteko manifestazioa deitua da: Geuk erditzen dugu, geuk haurrak izaten, geuk erabakitzen! Eliza geure bizietatik kanpo!

EKAINAK 6 MANIFESTAZIOA
18:00etan ARRIAGATIK
ABORTATZEA GURE ESKUBIDEA!

2009-05-26

Sestaoko gazteak abiatu dira!

Asteon jakin dugu Sestaoko gazteak hasi direla berriz antolatzen, sortzen, elkartzen, eraikitzen. Urte beteko geldiunearen ostean Sestaoko gazte asanbladak badu indar berria!

Sestaon badirela azaltzeko, alternatiba berriak eraikitzera doazela azaltzeko gazte asanbladaren aurkezpen jaialdia antolatu dute larunbaterako. Trikipoteoa, bertso bazkaria, kontzertuak, erromeria... Badator herri gorria, sestao berria. Zorionak Sestaoko gazteak! Trapagarandik zuekin bat herri eraikuntzan aurrera!



2009-05-21

TRAPAGARAN: herria bizirik dago!

Arrakastatsua izan da gaurko greba eguna Euskal Herrian, arrakastatsua gurean. Ez, Trapagaran ez da usurbil, ez gara Leitzan bizi, ez Ondarru, ez Lesaka eta gure herrian zabala izan da krisiaren aurrean langile, ikasle, irakasle eta merkatariek, herriak orohar emaniko erantzuna. Azken hamarkadako deialdi arrakastatsuena. Gu aldiz twitter bidez, blog bidez, argazki bidez aritu gara www.grebaorokorra.info -n gure herriko segimendua egiten. Aritu gara Tas-Tas bidez, eta grebaorokorra.info bidez Euskal Herriko berri jarraitzen. Hartzen, ematen, ikasten. Herri kazetaritza, kale kantoitik mundura.


Balorazioetan sartuz, gure herrian, irakaskuntzan 3 irakasletik 1ek grebarekin bat egin du, garraiobideetan Renfe salbu gainontzekoak zerbitzu minimoetan aritu dira (Funikularra) edo ordutegi murritzagoekin (Bizkaibus). Poligono eta tailer txikietan goizean goizetik piketeak izan dira eta mordoxka izan dira itxitakoak. Granada poligonoan nabarmena izan da bertan zegoen kotxe kopurua ohikoa baino txikiagoa zela. Enpresa handietan mugimendu gutxi (ABB, Babckok... CCOO etA UGT nagusi!) Amaitzeko merkatarien erdiak inguruk bat egin du Trapagaranen ordu baterako planteatua zegoen paroarekin. Krisiaren aurrean herritarron eskubideon defentsan. Langileon defentsan.
TRAPAGARANGO ARGAZKI GUZTIAK IKUSGAI:

Zaila dugu gure ingurua. Desegituratuak gure herriak. Nortasuna zero. Indibidualismoa nagusi. Baina Euskal Herriko langile mugimenduaren sehaska izan zenak ez du bere jatorria ahaztu. Ez gara merkatal zentru handien artean hilko. Sugarrak pizturik darrai. Gu ere mende hasierako meatzarien antzera Bilbora jaitsi gara. Barrenarik gabe, pikotxik gabe, baina kapitalismoaren krisialdia guk ordaindu nahi ez dugula ozen aldarrikatzera. Ez dugu kapitalismoaren birfundaziorik nahi. Sistema ekonomiko berria. Aberastasun banaketa. Justua. Guztiona. Guztiontzat. Aterik ate, lagunik lagun Trapagaran berria, Trapagaran HERRIA, ereiten gabiltza. AURRERA eta ZORIONAK TRAPAGARAN! El pueblo unido...

TRAPAGARANGO jarraipena #grebaorokorra.infon

http://ttiki.com/3655

Blog honek M21eko grebarekin bat egiten du!

Trapagarango Basetxeko gazteok Euskal Herriko langileriarekin bat eginik aktiboki gaurko greban parte hartzen ari gara. Gobernuek bultzatu nahi duten kapitalismo berriaren aurka, sistema ekonomiko justuago baten alde. Aberastasunaren banaketaren alde. ERE eta despidoen aurka. Eskubide sozialen alde... Gaur egun osoa kalean izango gara. Zeu ere lotu grebari!


11:30etan KONTZENTRAZIOA
Caja Rural parean

11:30 - 14:00 Greba Orokorra SOUND SYSTEM

18:30etan MANIFESTAZIOA
Barakaldoko Bide Oneratik

Egunaren segimendua: www.grebaorokorra.info

2009-05-19

GREBARA GOAZ. Badira 11 arrazoi.



Krisia han eta hemen, krisia hemen eta hor. Dirua gutxi batzuen eskuetara, kontsumo krisia eta lantokiak produzitu ezinik. Hau ikusirik hainbat gobernuk lan baldintzak eta eskubideak murrizteko hautua egin dute. Enpresak eta bankuak diruz laguntzekoa. Ondorioa:

-141.000 langabe Hego Euskal Herrian.
-3tik 1 langabezia laguntzarik gabe.
-Egunero 428 lanpostu gutxiago.
-4.010.700 langabetu Espainian.
Gure inguruan:
- LEHOIKO BIHOTZ (Gallarta) eta ELECQUI (Trapagaran) lantokien ixtea eta 280 lanposturen galera.
-Gallartako CA DE PAZ enpresaren itxiera eta 100 lanposturen galera.
-Trapagarango FERSINT lantokia (100 langile) lehiketara ateratzea.
-PRODUCTOS TUBULARES, ACB, CNC eta CALDEPESAn EREak.

Europako hainbat herritan (Frantzia, Grezia...) hasi dira protestak, geurean ere bada garaia! Basetxe gaztetxetik goizean goizetik kalean gara, baditugu mila arrazoi, M21 LOTU zeu ere GREBAra!

TRAPAGARANEN
11:30etan KONTZENTRAZIOA
Caja Rural ondoko plazan

1-LAN DUINA GUZTIONTZAT: Enpresen ixteari STOP, EREak STOP, lan prekarioari STOP, lan eskubide murrizketarik ez. Lan duina guztiontzat.
2-ABERASTASUNAREN BANAKETA: Euskal Herrian sorturiko aberastasuna herritar guztiontzako ongizatea bilatzera bideratu behar da. Kalitatezko zerbitzu publikoak eta babes soziala.
3-EKONOMIAREN DEMOKRATIZAZIOA: Patronalaren inposaketari STOP. Gobernuek herritarren zerbitzura egon behar dute ez enpresarien zerbitzura.
4-ERABAKITZEKO ESKUBIDEA: Eredu sozial eta ekonomiko berria Euskal Herrian bertan erabakitzeko eskubidea.

2009-05-17

Trapagarango gaztetxeak: M21eko GREBAREKIN BAT!

Krisi ekonomikoa han eta hemen, krisi ekonomikoa gure etxeko atean. Horren ondorioz despido merkeak, ERE, lanbaldintzen okertzea. Horrela gobernuek krisi honen kostua langileon bizkar jarri nahi dute, enpresari eta bankariak zuzenki diruz lagunduz. Honek Europa osoan langile protestak piztu ditu, Frantziako sindikatuen mugimendu bateratuak, Greziakoak, italia... Euskal HErrira ere heldu da protesta sugarra. Datorren ostegunean, maiatzak 21, GREBA OROKORRA deitu du euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, EHNE etA HIRUk) krisiaren aurka, langileen eskubideen alde!.

Trapagarango gaztetxean ere bat egin dugu grebaren oinarri eta herriko ekimenekin. Beraz maiatzaren 21ean kalean egongo gara greba mobilizazio barnetik, poligono eta ikastetxeetatik zuzenean herritik eta herriarentzat gertaeretaz informatuz. Twitter,bideogintza, kronikagintza eta sarea izango dira gure tresnak. Sarea eta www.grebaorokorra.info webgunea, hor izango baita egun osoan zehar, zuzenean eta grebari buruz era alternatiboan, herriaren ahotsetik informatzeko aukera.

Trapagarango ekimenei lotzen gatzaizkie. Herritar, langileen eskubideen alde, heldu borrokari!

MAIATZAK 18, astelena
20:00etan Gaztetxean
HITZALDIA: Krisi ekonomikoak munduan, haien eragin historikoa + eztabaida. Jose Ramon Castaños "Troglo"

MAIATZAK 21, GREBA OROKORRA
11:30etan KONTZENTRAZIOA Trapagaranen
Caja Rural ondoko plazan

2009-05-14

AL NAKBA: Palestinarekin elkartasuna



AL NAKBA (النكبة)deitzen diote Palestinarrek haien herriaren hondamendiari. Al NAkba orain 61 urte. 1948ko maiatzaren 15ean Britania Handiko gobernuak Palestinaren gain zuen agintea bertan bera utzi eta bertatik alde egin zuen. Egun horretan bertan kolono israeldarrek haien estatua aldarrikatu zuten. Palestinarren hondamendia hasi zen. Israel eta herrialde Arabiarren arteko gerra hasi eta Israelek irabazi zuen, ondorioz Palestinako lurrak okupatu, 400 herri suntsitu, 13.000 pertsona hil eta 750.000 iheslari palestinar sortu zituen. Orduz geroztik 61 urte eta milaka hil eta lau miloi errefuxiatu.

Palestinar herriari elkartasuna helarazteko, egoera salatzeko hainbat ekintza egingo dira Trapagaranen, gaztetxeak eta Hitza Kalean elkarteak elkarrekin antolaturik.

Maiatzaren 15ean, Ostirala
KONTZENTRAZIOA: FREE PALESTINA! ELKARTASUNA!

19:30etan BBKren aurrean.

Maiatzaren 20an, Asteazkena
HITZALDIA: Palestina egoera eta errealitatea.
19:00etan OLASO JAUREGIAN

Maiatzaren 22an, Ostirala
CHECKPOINT ROCK dokumentala

20:00etan Basetxe gaztetxean

INFO+: Palestinan dagoen gazte euskaldun baten kronika

2009-05-06

II.LONJERO EGUNA: Gazteok elkartu, herria indartu.


Lonja, bajera, lokala, chamizo edo txoko. Gurean bezala besteetan ere, herri guztietan ugaritu dira. Denbora aurrera eta gizartea aldatu da, ohiturak, jendea, gazteak, elkartzeko moduak edo bilguneak. Lehen tabernak, orain berriz lonjak. Eta badira ezberdintasunak. Lonja barruan sarturik ematen dugu denbora luzea, horrek herriko gainontzeko gazteekin elkartzeko, elkar ikusteko zailtasunak ekartzen dizkigu.

Jendartea aldatzen da, eta jendearen beharrak ere bai. Horregatik Trapagarango gazteok elkarturik bigarren urtez antolatuko dugu LONJERO EGUNA. Lonjetako murruak eraitsiz, herriko gazteak elkartzeko. Gazteok elkar ezagutzeko, hitz egiteko, barre egiteko.

Aurtengo lonjero eguna iaz bezala San Gabriel auzoko jaien barnean antolatuko dugu. Ekainaren 13an. Hau guztia antolatzeko lonjak, kuadrilak, musika taldeak, gazteak bilduko gara. Deialdia botea dago:
MAIATZAREN 7an, ostegunez
20:00etan Basetxean

Iaz ona izan zen, aurten hobea! Garaiak aldatzen dira eta egokitu behar gatzaizkie. Ez gara erreserban txapelarekin desagertuko. Garai berrietarako alternatiba berriak! Lonjak ditugu, bildu gaitezen!
GAZTEOK ELKARTUZ HERRIA INDARTU!

2009-05-01

Maiatzak 1: Zaballatik La Habana

Jaiak Zaballan. Gizartea aldatu den neurrian asko aldatu dira jai eredu eta eskaintza. 50.hamarkadan sorturiko auzoetako jaiak, auzo elkarteek antolaturik, udaletxeek itorik, krisialdian sarturik dira azken hamarkadan. Gizarteko prozesuak dira, baldintza aldaketak. Horrela askori entzuten diogu Zaballako jaiak ez direla lehengoak esaten. Herriko lehenbiziko jaiak izaki, lehen jendetsuak, gazte guztien bilgune genituen. Orain berriz, egunekoa indarturik, familia lagun artean elkartu eta egun goxoa igarotzeko egun apala dugu. Giro goxoan, bazkari, haurrentzako ikuskizun, harrizulatzaile, dantza eta kontzertu artean. Badakigu gure herriko ekaitzean zein zaila den edozer sortzea, mantentzea. Udalak abandonaturik, gizarteko tendentzia orokorren kontra. Zorionak Club Zaballako lagunak, auzo jaiei eutsi eta herritarren bilgune bat gehiago mantentzeagatik. Txikitik handira, lokaletik globalera. NORTASUNA! EUTSI herri biziari!

Maiatzak 1 eta langile protestak hemen eta han, Maiatzak 21eko grebarako beroketa Euskal Herrian. Urteroko manifa folklorikoa aldiz gobernuen dirulaguntzen menpean bizi diren sindikatu españolentzat. Anarkistak aldiz Grezian. Guztiak elkarturik Frantzian. Habanako plaza lepo Kuban. Langileen eskubideen alde, emigranteen alde, gizarte zerbitzuen alde, mundu hobe baten alde . Gaurko jauntxoen aurrean, Matalasen oihuari atxikiz. Herria, herria, herria! LA LUTTE SUIVRE!

CHECKPOINT ROCK



Fermin Muguruzak zuzendutako dokumetala estreinatu berri da Donostiako Giza eskubideen VII. zinemaldian. Dokumetalak Palestinan barnako bidaia proposatzen du, bertako musika eta egoera ezagutuz. Hiriburuko neoi argi disdiratsuetatik, Israelen dauden arabiar auzo marginatueraino. Zisjordaniako lurralde okupatuetatik, checkpointak gurutzatuz, Gaza bihurtu duten kontzentrazio esparrura. Bertako musikara hurbiltzen da dokumentala. Kaleko hip hopero gazteengana, musikari tradizionalengana, rock taldeengana... Palestinako laztasunean beren lana aurrera eramaten saiatzen diren horiengana. Gezurra badirudi ere sufritzen duten herriek ere kantatzen dute, bizi nahi baitute.

Hemen irratia.com-etik jasoriko bideo zatia. Musikaz zein oihuz FREE PALESTINA! Bertara gerturatzeko aukera paregabea.