Pages

2009-05-21

TRAPAGARAN: herria bizirik dago!

Arrakastatsua izan da gaurko greba eguna Euskal Herrian, arrakastatsua gurean. Ez, Trapagaran ez da usurbil, ez gara Leitzan bizi, ez Ondarru, ez Lesaka eta gure herrian zabala izan da krisiaren aurrean langile, ikasle, irakasle eta merkatariek, herriak orohar emaniko erantzuna. Azken hamarkadako deialdi arrakastatsuena. Gu aldiz twitter bidez, blog bidez, argazki bidez aritu gara www.grebaorokorra.info -n gure herriko segimendua egiten. Aritu gara Tas-Tas bidez, eta grebaorokorra.info bidez Euskal Herriko berri jarraitzen. Hartzen, ematen, ikasten. Herri kazetaritza, kale kantoitik mundura.


Balorazioetan sartuz, gure herrian, irakaskuntzan 3 irakasletik 1ek grebarekin bat egin du, garraiobideetan Renfe salbu gainontzekoak zerbitzu minimoetan aritu dira (Funikularra) edo ordutegi murritzagoekin (Bizkaibus). Poligono eta tailer txikietan goizean goizetik piketeak izan dira eta mordoxka izan dira itxitakoak. Granada poligonoan nabarmena izan da bertan zegoen kotxe kopurua ohikoa baino txikiagoa zela. Enpresa handietan mugimendu gutxi (ABB, Babckok... CCOO etA UGT nagusi!) Amaitzeko merkatarien erdiak inguruk bat egin du Trapagaranen ordu baterako planteatua zegoen paroarekin. Krisiaren aurrean herritarron eskubideon defentsan. Langileon defentsan.
TRAPAGARANGO ARGAZKI GUZTIAK IKUSGAI:

Zaila dugu gure ingurua. Desegituratuak gure herriak. Nortasuna zero. Indibidualismoa nagusi. Baina Euskal Herriko langile mugimenduaren sehaska izan zenak ez du bere jatorria ahaztu. Ez gara merkatal zentru handien artean hilko. Sugarrak pizturik darrai. Gu ere mende hasierako meatzarien antzera Bilbora jaitsi gara. Barrenarik gabe, pikotxik gabe, baina kapitalismoaren krisialdia guk ordaindu nahi ez dugula ozen aldarrikatzera. Ez dugu kapitalismoaren birfundaziorik nahi. Sistema ekonomiko berria. Aberastasun banaketa. Justua. Guztiona. Guztiontzat. Aterik ate, lagunik lagun Trapagaran berria, Trapagaran HERRIA, ereiten gabiltza. AURRERA eta ZORIONAK TRAPAGARAN! El pueblo unido...

TRAPAGARANGO jarraipena #grebaorokorra.infon

http://ttiki.com/3655