Heldu da berria: Errusiak Txetxeniatik gerra egoera altxatu duela. Normalitatea heldu omen dela Kaukasoko txoko horretara, Txetxeniarrak garaituak izan direla.
Errusiatik Sri Lankara, han ere izugarria da gobernuak Eeam askapenerako Tamil tigreen (LTTE) aurka daraman ofentsiba. Tamilek kontrolatzen zuten lurraldetik gerrillariak bota eta egoeraren kontrola eskuratu omen duela, aditu dugu notizia.
Bietan ala bietan tamil zein txetxeniarrentzat sarraski itzelak, triskantzak, errepresioa, gerra eta ukazioa. Estatu zapaltzaileen bota bizkarrean, bonbak teilatuetan, tiroak gorputzean. Estatu ek indarrez desegin nahi izan dute herri zapalduen erresistentzia sugarra, askatasun gogoa. Orain esaten digute gerrillarriak txikituta "bakea" heldu dela. Erromatarrek ere ezarri zuten haien pax romana, euskaldunetaz ere asko izan ziren erdi aroan DOMUIT VASCONEs esaldia erabili zuten errege arrotzak. Geroago, Frankismoan 50 aƱos de "paz" ospatu ziren . Aldiz, orain ere , entzuten dugu ETAko kideren bat frantzian atxilotzen duten bakoitzean buruzagiren bat harrapatzen dutela. Berriz ere domuit vacones, domuit tamil edo domuit txetxen.
Herri ukatuen arazoa ez dugu munduan berria, txetxeniarrak siberiara deportatuak izan ziren Stalinen garaian, 2 gerra bizi dituzte 10 urteetan, orain aldiz hemen antzera errusiaren aldeko gobernuak ezarri dute boterean. Han ere zipaioak! Baina norbaitek uste al du deportazioak, hilketak, desagerketak jasandako herria armen bidez, inposaketaz desagertuko dutenik? Berriz ere esango digute domuit txetxen, domuit vascon, domuit tamil. Eta guk aldiz hor iraungo dugu, ahulago batzuetan, indartsuago besteetan. Askatasunaren bidean tinko, mundu justu eta hobe batean gure alea aportatzeko.
AURRERA TXETXENIARRAK, AURRERA TAMIL HERRIA! ELKARTASUNA!