Pages

2009-04-22

Patxi ETXERA!

Patxi, 20 urte kartzelan. 20 urte gutunetan, errepideetan, kristalaren atzean. 20 urte sakabanatua. Ondoan eduki nahi eta ezinean. Eta zu bezalako zenbat? Zenbat preso? Zenbat lagun? Zenbat senide?

Zuretzat denbora bere sarea ehotzen duen armiarma da. Guretzat, hazten ari garenontzat, gaur zohardian igarotzen den izar iheskorra. Baina Euskal Herriak denbora mendeetan bizi du, mendeak ukaziopean, mendeak nahi ta ezinean, ekinean, eta estatuen zigorpean... Eta larrutik ordaintzen dugu aske arnastu nahi izatea. Eta larrutik sofritu. Iheslariak, kartzelatuak, torturatuak, ilegalizatuak, desagertuak... Zigortuak.

Patxi bat da, 750 taupadetatik bat. Baina bere zigorra aspaldi betea zuen arren Parot doktrina aplikatu eta kartzelan atxikitzen dute. Patxi bezala badira 40 lagun. Bizi osorako zigor esplizitua ezarri nahi diete. ASKI DA! Ostiralean manifestazioa Ortuellan. Hor izango gara.
Eta Euskal Herria bizi dugu, eta ke ilunen artean bizi gara, eta bizi dugu...
3.000.000 besarkada hormartean diren 750 bihotzetara.

EGUNA: apirilaren 24a, ostirala
LEKUA: Ortuellako BBK
ORDUA: 19:30ak