Apirilaren 10etik 12ra urtero gazte independentistek antolatzen duten ekimen handia burutuko da: GAZTE MARTXA. Nafarroan barna ibiliko da, Amaiurretik Garazira joango da, Pirinioen bi aldeak lotuz, Euskal Herria banatzen duten mugak gaindituz.
"Gazte martxan besta, ezagutzak eta harremanak egiteko, ongi pasatzeko aukera pare gabea izanen dugu. Baina gazte martxak badu ere beste helburu bat. Frantses estatuaren kolonizazio estrategia salatu eta EH-ren independentzia eta sozialismoaren aldeko aintzin urrats bat ematea..." Gehiago jakiteko hemen webgunea: