Gaur arratsaldean Ertzaintzak goizean desalojatutako 7Katu gaztetxearen aldeko mobilizazioan gazte ugari bildu dira. Bertan gazteentzako gune askeak aldarrikatu eta pairatzen duten jazarpena salatu ostean, amaitutzat eman dute mobilizazioa. Biharko batzar irekia deitu dute Errondabiden eta larunbaterako manifestazio bat antolatu dute.
Trapagarango gaztetxetik elkartasuna, AURRERA 7KATU! Auzo bizietan, jende askeen herri askea.