
60 urte eta gizaki guztiok eskubidez eta aukeraz berdinak al gara? Berdina nire auzoko Senegalesa? Berdina supermerkatuko rumanoa? Berdina karabanako ijitoa? Brasilgo indigena eta Gineako emakumea?
60 urtetan ezer gutxi aldatu da, zapalkuntzak guztietan, gatazkak nonahi. Greziatik heldu dira azken berriak, ikasle, inmigrante eta langileak fuerte omen dabiltza. 16 urteko gazte anarkista bat hil dute. Ondoren piztu dira borrokak. Eta Grezian eta Kurdistanen eta Palestinan, eta Korsikan eta Euskal Herrian eta Kabilian eta...

Egiazko justiziaren bila, egiazko giza eskubideen bila,
JO TA KE! AURRERA GREZIAKO GAZTEAK!