Pages

2008-12-14

Bardeak herriarentzat, euskaraz bai!

Euskal Herriko asteburuak: mobilizazioa han, kontzertua hemen, protesta eta aldarrikapenak eta errepideak. Beti bada zerbait.

Euskaraz bizi nahi dugu eta egoera hobetzen ari bada ere, zailtasun handiak topatzen ditugu. Atzo mendebaldean, Barakaldon, izan zen deialdia eta asko bildu ginen BEC-en euskarari babes emateko, euskaraz bizitzeko dekalogoa garraxi zabal bilakatzeko.


Gaur aldiz Ebro ondoan dugu zita. Urteak dira (1960ko hamarkadatik) Nafarroako hegoaldeko lurretan OTANeko hegazkin militarrak entrenatzen direla. Bardea da lurralde zabal horren izena. Oso leku berezi eta bitxia. Euskal Herriko basamortua dela esan dezakegu. Aurten bukatzen da militarrek eremu hori tiro poligono bezala erabiltzeko duten epea, eta badirudi agintariek beste 30 urtez luzatu nahi dietela baimena...
EUSKARAZ BAI! eta BARDEAK HERRIARENTZAT!



Santi Llorrenteri elkarrizketa (tiro poligonoaren aurkako asanblada)