Pages

2008-08-12

GORA ABKHAZIA ETA OSETIA!


Aste honetan ikusi berri ditugu Errusiar tankean Hego Osetiako eta Abkhaziako lurretan sartzen, Georgiarrak beste aldetik bi lurralde hauek okupatzen saiatzen. Baina zer dago hau guztiaren atzean? Zer pasatzen da Kaukasoko herrietan? Zergatik Kosovok badu autodeterminatzeko eskubidea eta ez ordea Osetiak, Abkhaziak, Euskal Herriak, Kurdistanek edo Irlandak???

Jakina da kaukasoko lurraldeak, mundu mailan duen interes handia. Asiatik Europarantz doazen kasik oleobide eta gasbide guztiak hortik pasatzen baitira. Horregatik jasotzen dugun informazioa tentuz aztertu beharrekoa da.

Argi dagoena da egungo politika eta herrien arteko banaketetan estatu handien interes ekonomikoek agintzen duten bitartean, herri txikiak zapalduz eta muga faltsuekin banatuz munduan ez dela bakerik izango.

Horregatik Euskal Herriko garraxia garbi:
ABKHAZIA ETA OSETIAR HERRIAK EUTSI!!
GORA HERRIAK!
Gatazkari buruzko informazio alternatiboa:

INFO+: Kaukasoko egoera
INFO+:
Estatu Batuak eta Georgia
INFO+: Autodeterminazio eskubideaz: Kosovo-Osetia