Pages

2008-08-15

778ko abuztuak 15: ORREAGA

778.ko abuztuaren 15ean Orreagako bataila iragan zen.

Historia sakona eta garrantzitsua da orduan gertatu zena: Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela Frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz Frankoen armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten. Horrela euskaldunok gure independentzia eutsi genuen.

Orreagako batailaren garrantzia handia izan zen hortik gutxira ondotik sortu baitzen euskaldunon lehenbiziko egituraketa politikoa izan zena: Iruñeako Erresuma geroago NAFARROAKO ERRESUMA deituko zena.

Horregatik azken urteetan bataila hura oroitu asmoz elkarretaratzea egiten da abuztuaren 15ean Orreagan. Euskal independentziaren alde, Nafar estatuaren alde.