Pages

2008-04-21

SAGARDOTEGIA LESAKAN: ANIMALEA!!!

Apirilaren 19a, sagardotegia Lesakan. Iluntzean bildu ginen Trapagarango banda Lesakako kaleetan. The txortainsen animazioak lagundurik, tabernetan zehar ibili ginen, Trapagarango young band, Ortuellako fitxajeak, Laudio´s accordeon dub orchest... Hau da gure bertsio ofiziala. Hortik aurrera gutxi oroitzen gara hor gertatu zenaz...

Baina mihi gaiztoek esan dutenez juerga igande goizerarte luzatu zen... Zuek ikusi gintuzuen?? Ez, ba beraz kontuz Lesakako manipulazioekin!!

Dena dela hau da "Lesakako Egia" egunkariko igandeko alean argitaratu zutena.









LESAKARA MARIJAIA HELDU ZEN!

Orain Lesakarrek badakigu Oztibarre eta Trapagaran non diren.
Larunbat iluntzean herriko kaleetan barna biltzen hasi ziren kanpotik etorritako gazteak. Trapagarangoak heldu ziren lehenengo eta Lesakako tabernetan explorazioa egiten hasi ziren.
Bide horretan Iruña piztu organizationek ere haiekin bat egin zuen.

Ondoren etorri ziren Oztibarreko gazte bandak herriko kaleetara. Hori egarria! Herriko Ricard guztiarekin amaitu zuten! (gaixo ricard!)

Zialdo ostatuan bildu eta guztiek elkarrekin ekin zioten sagardotegiko bideari (Tourmalet!!!!). Bizkaiko musika banda haiekin joaten zen erritmoa markatzeko. The txortainsekin kolaborazioa musikala egin ondoren hasi ziren Tourmaleten gora.

Sagardotegian kantu, dantza, irrintzi. Lesakako alkateak esan duenez orduan hasi zen folloi guztia, zarata eta kantuek gau guztian zehar iraun zuten. Sagardotegiko lekukoek aldiz "Ez genuen sekula horrelakorik ikusi 2 kupel hustu eta 10 behiren txuletak jan zituzten".

Honen harira alkateak esan du oinezkoentzako alkoholemia kontrolak jarriko dituela sagardotegi bidean.

Hortik aurrera zaila da esatea zer gertatu zen, gazteak herrira jaitsi ziren eta hor segitu zuen Lesakako bataila gorriak, basoak airetik, Euskal Herri rock&rolling, kantu, kubatarrak...

Izan zen Ortuella´s peopleren artean elkartasun handia sentitu ta Baxe Nafarroa hobeki ezagutzeko Oztibarrekoekin harremanak asko asko asko hurbildu zituenik. Aupa!! Hori da egiazko konpromezua!!


Atxaspi tabernan ezin izan dugu segurtatu zer pasatu zen baina berotasuna handia izan zen, handik ateratakoek aurpegia gorritua eraman baitzuten etxera. Gainera Lesakako gasolinerako langileek esan dutenez 8 aldiz joan omen ziren Atxaspitik izotz bila. Baina ze gertatu zen izotzekin?? (Datorren igandeko Cuarto Milenio programan aztertuko dute)



Lesakan bai, badakigu orain non diren Oztibarre eta Trapagaran.