Pages

2008-04-22

NAFARROAREN EGUNA Baigorrin


Datorren igandean, apirilak 27 Nafarroaren Eguna izango da Baigorrin. Baxe Nafarroa eta Nafarroa Garaiaren artean mugarik ez dela aldarrikatzeko jai eguna. Harremanak ipar ta hego, ez baita mugarik Pirinioez bi aldetako euskaldunen artean.

Basetxe gaztetxeko ekipo bat irteerarako prest da. Geure herria banatzen duten mugak eraisteko lana gure baitan hasten baita, egiten ditugun harremanetan, beste eskualdeetako arazo eta dinamikak ezagutuz, lokarriak sortuz eta estutuz... Hartuz eta emanez.

Horretarako hemen duzue Basetxe gaztetxeak Baxe Nafarroari buruz eginiko txostena. Ikusi, ikasi, mamitu eta irauli!!

INFO:http://euskalherria.indymedia.org/eu/2008/04/48402.shtml

Baigorrira etorri nahi baduzu bidali mezu bat izen abizen eta kontaktuekin pikotxa@gaztesarea.net helbidera.

Mugarik ez gure artean...

Ene sortzeko agirietan, ni naiz Baxe Nafartarra
titulu horrek lehen hitzean, galtzen du bere indarra
ni beheretar zergatik deitu, berez bainaiz orotarra
goi ta beherik ez da niretzat, Nafarroa bat da ta bakarra.
Xalbador

Herri bat pirinioez gaindi!
GORA NAFARROA BATUA!