Zallako Gazte Asanbladak jakinarazi digunez, abenduaren 14an La Llana auzoko etxe bat okupatu zuten eta Gaztetxe bihurtu dute. Hona kaleratu duten agiria:
Gaztetxea: Zallan bai!
Herriko gazteak leku aske bat behar genuen tabernetatik eta
kale hotzetatik urrun. Gazteok irudimena landu behar dugu eta pasibotasunean ezin
gara erori. Hau guzti hau, eztabaidetan, jokoekin,tailerrekin... garatuko dugu parte
hartzea bultzatuz, guztion artean gehiago egin ahal dugulako. Gaztetxean,guzti hau
garatu ahal izango dugu herriari alternatibak eta aberastasuna emanez. Aberastasun
hau kulturaren eskutik etorriko da. Ekintza soziala garen heinean, herri-kultura
bultzatuko dugu. Bukatzeko esan beharra dago, Gaztetxe eskaera guztien aurrean,
udaletxearen jarrera kontrakoa eta pasiboa izan dela. Eskaerak hitzez nahiz idatziz
egin dugu.Ukatzen gaituzten beharren aurrean, gure eskuz hartzera derrigortu
gaituzte. Gure etorkizuna gure erabakiaz. Ametsak eraikitzen. Hator eta parte
hartu!!