Olentzero urtero urtero etortzen bada ere, gutxitan dugu gure etxeetako paretetan gora zein tximinietatik behera egiten ikusteko aukera.
Agian lotsatiegia izango da gure ikazkina, agian kontu handiz ibiltzen den horietakoa baina aurten harrapatu egin behar dugu eta gure artean lasai ibil dadin Olentzeroz beteko dugu herria ea horrela bizar beltz eta tripa handi hori maizago ikusterik dagoen.
Hau ez da dena baina, guk egindako Olentzero horiei guztiei argazki bana aterako diegu eta esposaketa bat antolatuko dugu, horretarako olentzerotrapagaranen@hotmail.com helbidera bidali edo Itxaropena ikastolako idazkaritzan utziko dugu ateratakop argazkia.
Abenduaren 24 goizean, Olentzeroren harreran, argazki guztiekin egingo den esposaketan bozka gehien jasotzen duenak afaria irabaziko du herriko jatetxeren batean.
Hauek izango dira sariketan parte hartzeko irizpideak:
-Bakoitzak bere eskuz egindakoa izango da.
-Balkoitik zein leihoren batetik egon beharko da zintzilik.
-Txapelketan parte hartzeko argazkia olentzerotrapagaranen@hotmail.com helbidera bidali edo Itxaropena ikastolako idazkaritzan utzi beharko da Abenduaren 17a eta 21a bitartean.
-Argazki guztiekin batera izena, helbidea (zintzilik dagoela ikusteko) eta telefono zenbakia utzi beharko da.
Animo orduan eta aurrera, Olentzero Trapagaranen, Olentzero zure etxean!!
Trapagarango Olentzero Batzordea