Pages

Honduras etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Honduras etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009-10-28

Erresistentzian segitzen du Honduraseko herriak.

Iragan ekainaren 24ean, Honduraseko armadak estatu kolpea jo zuen. Horrela, eliza eta oligarkiaren babesaz, Honduraseko sektore eskuindarrenak, hauteskundeak irabazitako Zelaia presidentea herrialdetik kanporatu eta boterea hartu zuen. Ordutik ikasle, nekazari, langileak kalean protestan ari dira, guztiz armaturiko ejerzitoaren aurka. Baina ez gaitezen azalean gelditu, goazen sakonera! Hasierako albiste uholdearen ondoren ez dute berri gehiagorik ematen. Zer ari da gertatzen egiazki Hondurasen?komunikabide alternatiboetan informa gaitezen!

Resistencia en Honduras - The Resistance in Honduras

Herria ez da lokartu, borrokan dirau, ELKARTASUNA!

2009-09-23

Zelaya presidenteak Hondurasera iristea lortu du!

Iragan ekainean Hondurasen izan zen estatu kolpean bota zuten Gabriel Zelaya Honduraseko presidentea herrialdetik. armadak emaniko kolpean Zelaya bota eta Micheletti eskuindara jarri zuten presidente. Ordutik Zelaya El Salvador, Nikaragua zein ertamerikako beste zenbait herritan egon da. 3 aldiz saiatu da Hondurasen sartzen eta azkeinik, izkutuan baina astelenean Tegucigalpako Barasilgo enbaxadan agertu da Zelaya.

Ekainetik hona herria ez da ixildu. Protestak kalean izan dira egunero. Ikasleak, langileak, nekazariak, honduraseko gizon emakumeak borrokan. Herri boterea! ekainetik hona Zelayak Hegoa Amerikako gobernuburu gehienen babesa lortu du, estatu batuena ere bai. Baina hitzak, soilik ez blokeo ekonomikorik, ez blokeo diplomatikorik, ez herrialdea demokratizatzeko presiorik eta egoerak berean darrai. Radio Euskadin eta halakoetan berriz golpisten aldeko mezuak ere entzun izan ditugu. Beraz guri dagokigu bide alternatiboak bilatu eta hobeki informatu eta elkartasuna adieraztea. Azkenean munduko herri baztertu guztien borrokak bat baitira. SUBIRANOTASUNA ETA HERRI BOTEREA!

INFO +: Audioak zuzenean Hondurasetik : RADIO MUNDO REAL

AURRERA HONDURASEKO HERRIA!

2009-06-29

HONDURASeko herriarekin bat: RESISTENCIA!


Bart jakin dugu, Honduraseko militarrak matxinatu direla eta hauteskundetan aukeratutako presidentea bertatik bota dutela. Erreferendum eguna zen atzokoa Hondurasen. 80.hamarkadako Konstituzioa dute Hondurasen. Amerikako Estatu Batuen gerra zikinaren garai gorenean egindako konstituzioa. HErriari botere gutxi ematen dio. Horregatik Gabriel Zelaya presidenteak konstituzioa aldatzeko errefrenduma planteatu zuen atzorako.

Eskuin indarrei zein militarrek, erreferendumaren beldurrez armaz herriaren ahotsa estali dute. Presidentea bota eta haiek boterean ipini. Herria kalean da. Borrokan. Duintasuna eta erresistentzia. HERRI BOTEREA! AURRERA HONDURASEKO HERRIA!!