Pages

2017-12-01

2016-09-13

KOHERENTZIAREN BIDEAN PAUSOZ PAUSO




Mezu erradikalak daramatzaten kamisetak janzten ditugu, agian Bangladeshen egoera larrietan bizi diren haurrek eginak, facebooken edo twiterren egundoko mezu politikoak elkarbanatu edo "gustuko" ditugu, nahiz eta sare sozial multinazional hauek estatu eta beste enpresen morroi izan, manifestaldi feministetara goaz, pegatinak itsasten ditugu eta agian gure egunerokoan jarrera matxistenak hartzen ditugu, festetan gure proiektu iraultzaileak finantziatzeko txosna jartzen dugu bertan multinazionalen produktuak salduz,....
Bai, gure bizitzak halakoak dira, alde batera begiratu eta kontraesanak ditugu, beste aldera begiratu eta berriro ere kontraesanak ditugu. Kontraesanez beteriko munduan bizi gara.
Bide hau amaigabea dela dirudi, une oro kontraesanetan biziko garela dirudi, baina hau aldatzea gure eskuetan dago. Gure buruaz, gure inguruaz, guk nahi dugunez sakonki hausnartu beharko genuke, gure egunerokotasunean dauden kontraesan horietaz gogoetatu, banaka banaka kontraesan horiek alderatu, ezabatu. Beti aurrera egin behar dugu.
Aurten Basetxe gaztetxean pausu bat eman da, gure kontraesanez, gure gizarteaz hausnartu, eta aurrera egin dugu. Amaitu berri diren 2016koTrapagarango jai hauetan, Basetxe Gaztetxeko txosnan aurrerapausoa egon da, badakigu oraindik bidea luzea dela,  baina lehenengo aldiz gure txosnatik multinazionalak kentzeko bidea hartu dugula harro oihuka dezakegu. Aurten gure txosnaren ardo guztia Villanueba de Alavako Candido Besa upeltegiaren ardo ekologikoa izan da, garagardo guztia Pagoa, Boga eta Laugar izan da. Ekonomia lokalean sinesten dugu, gure ekonomian, multinazionalen kontra gaude eta bai buruz baita ekintzekin ere iraultzaileak izan nahi dugu. Oraindik aurretik bide luzea geratzen zaigu, gure egunerokotasunean gauza asko birmoldatu beharko ditugu baina pausuz pausu aurrera goaz, pausuz pausu lortuko dugu!

2015-05-05

LONJERO EGUNA 2015 bertan dago. 1. bilera


Badator ekaina eta berekin LONJERO EGUNA. San gabrielgo jaiak, auzoak piztu eta gazteak elkartzeko eguna. Ekainaren 6an izango da aurten eta urtero bezala, lonjero eguna antolatzeko bilduko gara herriko gazteak. Zure musika taldearekin jo nahi duzula? ez dakit zer DJ zure laguna dela? badakit zer aldatu nahi dela? Ideia berriak welcome eta proposamenak libre danon artean egiten dugulako eguna. Zure kuadrillarekin parte hartu nahi baduzu, animatu eta etorri!!!

LONJERO EGUNA 2015 antolatzeko bilera

-eskalada taldeak duen proposamen bat ere aurkeztuko da eta Trapagarango jaietan gazteak elkartu eta parte hartzeko ideiak ere jasoko dira.

Maiatzak 8 ostirala, 19:30etan gaztetxean

2015-03-23

KORRIKA: GAZTEON KILOMETROA inoiz baino ozenago entzungo da!


Bihar 19:50ean sartuko da KORRIKA gure herrira. Gazteok elkarrekin kilometro bat egingo dugu, kilometro zaratatsuen, alaien eta indartsuena eginez. Horretarako 18:30etan gelditu gara La Habana plazan, musikan, elkarrekin gure kilometrora joateko. Euria eguzki bihurtuko dugu. Aurrera euskara meatzaldean! Gazteok euskararen alde!

18:30etan La Habana plazatik musika eta gazteon kalejira
19:50etan GAZTEON KILOMETROA institutu gaineko autobus geltokitik (ALDAI GAINEAN).