Mezu erradikalak daramatzaten kamisetak janzten ditugu, agian Bangladeshen egoera larrietan bizi diren haurrek eginak, facebooken edo twiterren egundoko mezu politikoak elkarbanatu edo "gustuko" ditugu, nahiz eta sare sozial multinazional hauek estatu eta beste enpresen morroi izan, manifestaldi feministetara goaz, pegatinak itsasten ditugu eta agian gure egunerokoan jarrera matxistenak hartzen ditugu, festetan gure proiektu iraultzaileak finantziatzeko txosna jartzen dugu bertan multinazionalen produktuak salduz,....
Bai,
gure bizitzak halakoak dira, alde batera begiratu eta kontraesanak
ditugu, beste aldera begiratu eta berriro ere kontraesanak ditugu.
Kontraesanez beteriko munduan bizi gara.
Bide
hau amaigabea dela dirudi, une oro kontraesanetan biziko garela
dirudi, baina hau aldatzea gure eskuetan dago. Gure buruaz, gure
inguruaz, guk nahi dugunez sakonki hausnartu beharko genuke, gure
egunerokotasunean dauden kontraesan horietaz gogoetatu, banaka banaka
kontraesan horiek alderatu, ezabatu. Beti aurrera egin behar dugu.
Aurten
Basetxe gaztetxean pausu bat eman da, gure kontraesanez, gure
gizarteaz hausnartu, eta aurrera egin dugu. Amaitu berri diren
2016koTrapagarango jai hauetan, Basetxe Gaztetxeko txosnan
aurrerapausoa egon da, badakigu oraindik bidea luzea dela, baina
lehenengo aldiz gure txosnatik multinazionalak kentzeko bidea hartu
dugula harro oihuka dezakegu. Aurten gure txosnaren ardo guztia
Villanueba de Alavako Candido
Besa upeltegiaren ardo ekologikoa izan da, garagardo guztia
Pagoa, Boga eta Laugar
izan da. Ekonomia lokalean sinesten dugu, gure ekonomian,
multinazionalen kontra gaude eta bai buruz baita ekintzekin ere
iraultzaileak izan nahi dugu. Oraindik aurretik bide luzea geratzen
zaigu, gure egunerokotasunean gauza asko birmoldatu beharko ditugu
baina pausuz pausu aurrera goaz, pausuz pausu lortuko dugu!