Pages

2015-01-15

MANIFESTAZIOA merkantzia trenaren aurka igandean.



Manifestazioa deitu dute iganderako gure herritik pasatu nahi duten MERKANTZIA TRENAREN aurka. Madril eta Euskal Herriko politikariek Serantes azpiko tunela ireki eta portuko merkantzien garraio gure herrietatik pasatzeko asmoa azaldu zutenetik joan den  urteko udan sortu zen Trapagaranen merkantzia trenaren aurkako auzotarren plataforma.

Ordutik manifestazio bat egin zen azaroan herrian eta merkantzia trenak ekarriko zukeenari buruzko informazioa zabaltzen egon gara bertan parte hartu dugun herritarrak.

Merkantzia trenak honakoa ekarriko lioke gure herriari

1/Gure herrien erditik mota guztietako produktuen garraioa. Gai toxiko eta kimikoak eta istripu bat izanez gero kutsadura eta osasun arrisku larriak.

2/Trenbidearen ondoko etxeetan zarata handia bereziki gauetan. 

3/Gaur egungo Bilbora joateko bidaiarien trenen zerbitzua murriztea.

4/Gainera ez du herrian lanposturik sortuko

Merkantzia trenaren aurkako plataforma kexu da udaletxe eta instituzioek ez digutelako herritarrei informaziorik ematen. Ez dakigu zehazki zer egin nah iduten, ez dakigu nondik, ez dakigu nola, ez dakigu zer ondorio eta eragin izango duen. Horregatik deitu dugu iganderako MANIFESTAZIOA. Ortuella eta Trapagarango plataformak elkarturik, bi herrietatik hasita Uriosten elkartzeko.

IGANDEA, URTARRILAK 18
eguerdiko 12,00etan Arkotxa Plazatik
MERKANTZIARIK EZ! / MANIFESTAZIOA