Pages

2014-07-08

Merkantzia trena eta Lagorrigako lindaneari aurre egiteko bilera irekia gaztetxean.


Portuko merkantziak gure eskualdeko C2 lineatik, trenez pasatu nahi dituzte. Horrela merkantzia arriskutsuak gure herrien erditik pasatuko dira eta pertsonentzako trenen kopurua murriztuko da. Honi aurre egiteko hasi dira elkartzen zenbait herritar Ortuellan. Trapagaranen ere herritarrek antolatzen hasi nahi dugu, horretarako bilera irekia deitu dute zenbait pertsona eta taldek asteazkenerako gaztetxean.

Gure herrian gainera Lagorrigako Oiola urtegiko kutsadura gehitu behar diogu. Oiolako urtegiko uretan Lindane arrastoak agertzen dira eta hala ere ur hau Barakaldoko ur sarera lotuta dago. Barakaldon mugimendua sortu da Oiolako urtegiko ura Barakaldoko ur saretik deskonektatzeko eskatzeko. Lurra eta urtegia ordea Trapagarango udalerria da, ez dugu gure herrian kutsadurarik nahi, inguru garbi eta osasuntsu batean bizi nahi dugu. Horregatik gai hau ere landu nahi da herrian.

Hurrengo udazkenean bi gai hauek herriko jendeari iritsi eta protesta antolatzeko deitua dago biharko bilera gaztetxean.

UZTAILAK 9 ASTEAZKENA
19:30etan gaztetxean