Pages

2014-05-06

HITZALDIA: Alternatiba ekonomikoak, desazkundea, moneta lokalak eta elikadura burujabetza.

Herriko kolektibo sozialek maiatzerako antolatu ditugun jardunaldietako lehen hitzaldia egingo da bihar gaztetxean. Gai sozialen inguruan mugitzen garen herriko elkarte guztiak batu gara gizarte gaien inguruan gogoetatu eta ikasteko. Beste mundu bat nahi dugu diruaren gainetik pertsonak oinarri dituena. Posible da beste sistema bat eraikitzea, genero berdintasuna oinarri duena, langileen eskubideak, ekonomia herritarren zerbitzura duena. Batean bestean alternatiba desberdinak hasiak dira antolatzen, Bilboko alde zaharrean ekhi moneta alternatiboa ari da funtzionatzen ekonomia lokala eta solidarioa bultzatzeko. Desazkundea proposatzen dute beste hainbat elkartek alternatiba gisa. Munduko  nekazariak berriz elikadura burujabetza da proposatzen eta gauzatzen ari diren alternatiba.   

Horiek elkartuz jardunaldietako lehen hitzaldia izango da biharkoa gaztetxean:

ALTERNATIBA EKONOMIKOAK: 
Desazkundea, moneta lokalak eta elikadura burujabetza.
Hizlariak: Desazkundea elkartea, ekhi bilboko moneta alternatiboa, EHNE-Via Campesinako kideak
asteazkena maiatzak 7,
19:00etan gaztetxean