AUZOLANA deitzen zaio auzotar desberdinen artean kolektiboki lan eginez egiten den ekintzari. Euskal Herrian urte luzeetan auzolanean konpondu izan dira mendietako bideak, mantendu basoak edo kaleak. Eskualde industrializatuetan ere, baliabide gabeko langile edo meatzari auzoetan elkarrekin lan eginez aurre egin diete haien beharrei langileek. Horrela jarri zuten adibidez Larreinetan kaleetako argiztapen publikoa edo sortu ziren gure herrian elikagaiak erosteko langileen kooperatibak beste gauzen artean.
Gaurko gizarteko hainbat arlotan auzolana mantentzen da, baina pertsonen gaineko isolamenduaren ondorioz indarra galdu du zenbait arlotan, instituzioak dira indartu eta ematen du herritarrok gero eta gutxiago dugula ahalmena gure inguruan eragiteko. Elkarlanak, auzolanak eta bere atzean dagoen kultura guzti horrek ordea inoiz baino balio gehiago du bizi garen baloreen krisian eta kontextu ekonomikoan.
Hontaz hitzegiteko hitzaldi-elkarrizketa egongo da gaztetxean:
AUZOLANA eta BATZARRA zer dira? potentzialitateak gaurko munduan.
Hizlariak: Jasone Mitxeltorena eta Pablo Sastre (ikerlariak eta auzolanaren kultura eta batzarra gure gobernua liburuen idazleak)
Bihar, osteguna, martxoak 13
19:00etan gaztetxean
ETorri! elkar pentsatuz eta eraginez mundu berria!