Gazte jardunaldiei buruz aritu gara TURUTA IRRATIAn. Jardunaldiak antolatzeko lan taldean aritutako Iker eta Gaizka elkarrizketatu ditugu. Meatzaldeaz, krisiaz, etxebizitzaz, gizartea aldatzeko aukeraz, nahi eta ametsetaz aritu gara. Gazteak eta gure eskualdeaz. Irratsaioaren esklusiba bezala wikileaks bidez NSA eta CNIri lapurtutako grabaketa batzuk ere jarri ditugu entzungai, bertan meatzaldeko gazte erakunde ezberdinek jardunaldiak antolatzeko lehen bileraren zati bat agertzen da. GAZTERIA eta MEATZALDEA NOLA GAUDE?