Pages

2013-09-26

Meatzaldeko gazteria errebelde alternatiboa elkartzen hasi da.



Meatzaldean bagara eta asko gazteak. Gure eskualdea langile eskualdea da, langileak dira gure gurasoak, meatzariak ziren gure aitite-amamak. Gure eskualdea ordea eskualde baztertua da, Bizkaiko zabortegia gara eta hala izan gara hamarkadetan.

Geure historiaren eraginez gazteok badugu kontzientzia arrasto bat, horren ondorioz geure harremanak, mundua eta bizia beste moduz eraiki nahi ditugu. Sistemak mugatzen gaitu, ez du norbere burua ezagutzen uzten, gure beldurrak puztu eta benetan aske izatea oztopatzen digu. Jende errespetagarriek kudeatzen duten sistema kapitalistak ez du etorkizunik gazteontzat. Gurasoen etxetik independizatzeko espektatibarik ez, lana aurkitzea zail, ikasketak gero eta elitista eta garestiago. Etorkizuna geure eskuetan dago  eta guk beste mundu bat nahi genuke eraiki.

Nola eraiki ordea gure herrietarako alternatibak gazteontzat? Gazte asko ezkertzaleak gara gure herrietan. Komunistak batzuk ,abertzaleak besteak, sozialistak edo anarkistak, asanblearioak eta autonomoak eta ere bai bagaude geure kabuz elkartegintzan ari garen gazteak. Zerbait eraiki eta sortzeko, eztabaida eta formakuntza beharrezkoa izango dugu. Guztion artean geure eguneroko arazoei buruz eztabaidatu, ideiak partekatu, egitasmoak sortu edo nahi ditugun gaien inguruan hitz egiteko eztabaida-elkargune bat sortu nahi dugu Meatzaldean. Bilgune hau diseinatu eta zehazteko elkartuko gara lehenbiziko aldiz erakunde ezberdinetako gazteak zein parte hartu nahi duen edonor datorren  igandean gaztetxean. Parte hartu nahi baduzu etorri:

Irailak 29, igandea
17:00etan Gaztetxean
Meatzaldean gazteria bizirik eta geure geroaren jabe izan nahi dugulako! elkar gaitezen!