1981.
urtean Mumia Abu Jamal Pantera Beltz ohia, ezkerreko aktibista eta
kazetaria, herio zigorrera kondenatu zuten, polizia bat erail izana
leporatuz. Oraindik ere, Abu Jamalek kartzelan jarraitzen du, bere herio
zigorra 2011an bizi osorako kartzela zigorra bihurtu bazuten ere.
“In
Prison My Whole Life” filmak, preso politiko honen historia kontatzen
du, zuzena ez izateaz gain arrazista izan zen epaiketaren gorabeherak
azalduz eta testuinguru historikoa deskribatuz. Eskubide zibilen eta
populaketa beltzaren eskubideen aldeko borroka, estatu terrorismoa,
macartismoa, aurreiritziak, biolentzia poliziala eta herio zigorrari
buruzko hausnarketa egiten du filmak, Mumiaren ahotsaz gain Angela
Davis, Alice Walker, Noam Chomsky eta beste hainbesterenak ere jasotzen
dituelarik.
igandean, maiatzak 12
18:30etan gaztetxean