Pages

2013-04-30

Maiatzaren 1arekin lotuta hainbat jardunaldi egingo dira gaztetxean.


Bihar izango da maiatzaren 1.a, nazioarteko langileariaren eguna. Meatzaldean Ortuellatik Sestaora martxa antolatu dugu eskualdeko kolektibo sozialek. Ekologistak, gaztetxe eta gazte asanbladak, langabetuak, emakume taldeak eta kolektibo sozialak elkarturik gure eskualdeka krisia gehien sufritzen duena dela salatzeko.

Sestaon ezkerraldeko kolektiboekin elkartu eta manifa egingo dugu Langabezia tasa altuak salatu eta sistema aldaketa aldarrikatzeko, Kapitalismoaren aurrean beste eredu sozial eta justu bat aldarrikatzeko. Ezin gara lehengo egoerari partxeak jartzen ibili, politikoei aldaketaren alde urratsak egiten hastea eskatuko diegu, MEATZALDEAN LAN eta BIZI egin nahi dugulako!

MArtxa goizeko 9:30etan abiatuko da Ortuellatik, 10:30etan pasa Trapagarandik eta 11:30etan Sestaora iritsi.

Bestalde horrekin lotuta GERMINAL filma jarriko da igandean 18:30etan gaztetxeko zineforumean. GERMINAL XIX.mendearen amaieran Emile Zola idazleak idatzi zuen nobelan dfago oinarritua. Frantzia iparraldeko meatzarien borrokak eta langile mugimenduaren sorrera oso ondo azaltzen du filmeak, gure eskualdeko meatokietan gertatu zen antzera.

Honez gain data finkatuta ez dagoen arren, finantziazio sare alternatiboekin lotuta hitzaldi bat antolatzen ari gara maiatzerako, COOP 57 sare finantziero alternatiboaren aurkezpena eta eztabaida egingo dugu gaztetxean.  Kapitalsimoarekin amaitu behar dugulako eta horretarako arloz arlo alternatibak eraikitzen hasi.