Pages

2013-04-16

MAIATZAK 1 antolatuko dugu eskualdeko eragile sozialek elkarrekin.


Meatzaldeko plataforma sozial, auzotar elkarte, gizarte arloko kezkak ditugun langabetu asanblada, gazte asanblada, kolektibo eta erakundeek MAIATZAK 1 antolatuko dugu elkarrekin gure eskualdean. Meatzaldekoak gara, gure eskualdea izan da langile mugimenduaren sehaska, bertan lehen biziko aldiz meatzariak elkartu eta antolatu ziren nagusien gehiegikeriei aurre egiteko eta horrela Euskal Herriko lehenbiziko greba Arboledan piztu zen. Langile eta meatzarien seme alabak gara, eskubide sozial eta laboralen aldeko borrokan historia duen herrietako biztanleak.

Gaur egun ere lehengo meatzarien garaietan bezala Meatzaldea eta Ezkerraldea eskualdeak dira langabezia eta pobrezia tasa altuenak dituzten eskualdeak. Horregatik elkartu gara meatzaldeko plataforma sozialak, gizarte mugimenduak, gatye erakunde biltzar eta langabetu asanbladak Maiatzaren 1a antolatzeko. Lehengo meatzari protestetan La Arboledatik Ortuellara jaisten ziren manifestazioan meatzariak, hortik Ezkerraldeako industriguneetara eta Bilbora joateko. Haiek bezala guk ere horrela egin nahi dugu Maiatzaren 1ean, Ortuellatik abiatuz, Trapagaran gurutzatuz eta Sestaora iritsiko den martxa bat eginez. Lehengo meatzariak bezala gaurko herritarrek ere kapitalismoaren alternatiba eraiki nahi dugulako: aberastasuna banatu, lana banatu, poterea herritarrek kudeatu. Meatzaldean inon baino gehiago boteretsuen interesen gainetik pertsona oinarri duen mundua nahi dugulako.

Beraz Maiatzak 1 antolatzeko ostegunean gelditu gara gaztetxean guztia antolatu eta koordinatzeko. Antolakuntzan parte hartu nahi baduzu etorri!      

MAIATZAK 1 ANTOLATZEKO BILERA
Norbanako, elkarte, kolektibo sozial edo erakunde guztiei irekia.

Apirilak 18, osteguna
19:30etan gaztetxean